159/2011 Dekretua, uztailaren 12koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren egitura eta antolaketari buruzkoa: Kudeaketako administrazio-organoak
- 4. artikulua.- Unitateak
- 5. artikulua.- Plangintza, Azterketa, Informazio eta Prestakuntzarako Unitatea
- 6. artikulua.- Erreklamazioetarako, Bitartekaritzarako eta Arbitrajerako Unitatea
- 7. artikulua.- Merkatuaren Ikuskaritza eta Kontrolerako Unitatea
- 8. artikulua.- Zerbitzu Orokorren Unitatea
- 9. artikulua.- Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea
- 10. artikulua.- Euskadiko Kontsumoko Kontsulta Batzordea
II. Kapitulua. Kudeaketako administrazio-organoak
4. artikulua.- Unitateak
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritzaren mende administrazio-unitate hauek egongo dira:
- a. Plangintza, Azterketa, Informazio eta Prestakuntzarako Unitatea.
- b. Erreklamazioetarako, Bitartekaritzarako eta Arbitrajerako Unitatea.
- c. Merkatuaren Ikuskaritza eta Kontrolerako Unitatea.
- d. Zerbitzu Orokorren Unitatea.
5. artikulua.- Plangintza, Azterketa, Informazio eta Prestakuntzarako Unitatea
Plangintza, Azterketa, Informazio eta Prestakuntzarako Unitatearen eginkizunak hauek dira:
- a. Plangintzaren eta azterketen arloan:
- 1. Urteko plana prestatzea, erakundeko atal guztietan egin behar diren jarduera nagusiak bilduko dituena.
- 2. Egindako jardueren balantze-proposamena.
- 3. Kontsumitzaileei eskaintzen zaizkien produktuei eta zerbitzuei buruzko azterketak, analisiak eta inkestak egitea eta zabaltzea.
- 4. Kontsumo-dinamika eta -ohiturei buruzko azterketa teknikoak eta inkestak egitea.
- 5. Kontsumitzaile-elkarteen eta institutuarekin loturiko beste erakundeen erregistroa kudeatzea.
- b. Informazioaren arloan:
- 1. Institutuaren web-orriaren eta intraneta kudeatzea.
- 2. Kontsumitzaileei zuzenduriko argitalpenak eta dibulgazio-materiala egitea, gainbegiratzea eta banatzea.
- 3. Kontsumoan espezializaturiko dokumentazioa eta haren datu-bankua biltzea, kudeatzea eta antolatzea, eta kontsumoaren esparruan lan egiten duten erakundeei laguntza dokumentala ematea.
- 4. Kontsumitzaileei informazioa ematea komunikabideen bidez, azoketan parte hartuz eta jendaurreko beste agerraldi batzuen bidez.
- c. Prestakuntzaren arloan:
- 1. Ikastetxeei eta prestakuntza-zentroei zuzenduriko prestakuntza-jarduerak diseinatzea, lantzea eta garatzea.
- 2. Kontsumitzaile arduratsuei zuzenduriko prestakuntza-ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak diseinatzea, lantzea eta garatzea.
- 3. Kontsumoaren esparruko profesionalei eta eragile ekonomikoei zuzenduriko ikastaroak, mintegiak eta jardunaldiak programatzea eta antolatzea.
- 4. Etengabeko prestakuntzako zentroak kudeatzea.
- d. Komunikazioaren arloan:
- 1. Institutua jendeari ezagutarazteko beharrezkoak diren jarduerak koordinatzea eta gauzatzea.
- 2. Institutuak egiten dituen komunikazio-jarduerak eta zabalkunde-kanpainak koordinatzea.
- 3. Institutuaren kanpo-komunikazioko plana ezartzeko eta gauzatzeko ekintzak bideratzea.
- 4. Ikuskaritzako, informazioko eta prestakuntzako programen eta kanpainen emaitzak zabaltzea.
- e. Unitate honi dagozkion gaiekin loturik, erakundeekin egindako hitzarmenak eta erakundeei emaniko laguntzak eta diru-laguntzak kudeatzea eta haien segimendua egitea.
- f. Berariaz aipatzen ez diren beste eginkizun batzuk, administrazio-unitateari dagokion jarduera-arlokoak direlako Zuzendaritzak berari izenda diezazkiokeenak.
6. artikulua.- Erreklamazioetarako, Bitartekaritzarako eta Arbitrajerako Unitatea
Erreklamazioetarako, Bitartekaritzarako eta Arbitrajerako Unitatearen eginkizunak hauek dira:
- a. Erreklamazioen eta bitartekaritzaren arloan:
- 1. Kontsumitzaileei argibideak eta aholkuak ematea beren eskubideei eta eskubide horiek gauzatzeko modu eraginkorrenari buruz.
- 2. Kontsumitzaileei informazioa zuzenean, telefono bidez, telematikoki edo ezartzen den beste edozein bide erabiliz emateko zerbitzuen antolaketa eta funtzionamendua koordinatzea.
- 3. Aurkezturiko erreklamazioei buruzko erabakiak koordinatzea, sektoreen eta erreklamazio-moten arabera jarduera-irizpideak ezarriz.
- 4. Kontsumitzaile eta erabiltzaile askori eragiten dioten kontsumo-krisietan jarduera-protokoloak egitea, egin beharrekoaz jarraibideak emateko.
- 5. Kontsumoko udal-bulegoekin eta kontsumitzaile-elkarteekin dauden harreman guztiak koordinatzea, jarduera ahalik eta homogeneoena izateko eta kontsumitzaileak aldezteko eta babesteko guztien ahaleginak bateratzeko.
- 6. Bitartekaritza sustatzea eta koordinatzea, enpresaren eta kontsumitzailearen arteko akordioa lortuz gatazkak konpontzeko bitarteko gisa.
- 7. Bitartekaritza-protokoloak egitea, kontsumo-teknikariek bitartekaritza hori eraginkorrago egin ahal izan dezaten, eta egindako bitartekaritzen segimendua egitea, akordioen kopurua handitzeko.
- 8. Aurkezturiko erreklamazioak gainbegiratzea, herritarra pozik geratu dela egiaztatzeko- bai haren helburuari dagokionez bai erantzuteko denborari dagokionez ere-.
- b. Kontsumo-arbitrajearen arloan:
- 1. Kontsumo-arbitrajea kudeatzea eta administratzea, beharrezkoa izapideak bultzatuz, arbitroak deituz eta arbitroen elkargoei babesa emanez.
- 2. Kontsumo-arbitrajearekin loturiko eztabaidetan bitartekari izatea.
- 3. Enpresa-sektoreekiko eta kontsumitzaileekiko nahiz haiek ordezkatzen dituzten elkarteekiko harremanak.
- 4. Arbitraje-hitzarmenak sinatzea, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eta ondasunak edo zerbitzuak ekoizten, hornitzen edo ematen dituztenen artean.
- 5. Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordearekin bat egiten duten enpresen errolda egitea eta mantentzea, eta bereizgarri ofizialen banaketa eta erabilera kontrolatzea.
- 6. Enpresek eta erakundeek Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordearekin bat egin dezaten bultzatzea.
- 7. Beste administrazio publiko eta arbitraje-batzorde batzuekin harremanak izatea, erreklamazioak izapidetzeko irizpideak koordinatzeko eta bateratzeko.
- 8. Arbitroen elkargoetako idazkariaren funtzioa betetzea.
- c. Unitate honi dagozkion gaiekin loturik, erakundeekin egindako hitzarmenak eta erakundeei emaniko laguntzak eta diru-laguntzak kudeatzea eta haien segimendua egitea.
- d. Berariaz aipatzen ez diren beste eginkizun batzuk, administrazio-unitateari dagokion jarduera-arlokoak direlako Zuzendaritzak berari izenda diezazkiokeenak.
7. artikulua.- Merkatuaren Ikuskaritza eta Kontrolerako Unitatea
Merkatuaren Ikuskaritza eta Kontrolerako Unitatearen eginkizunak hauek dira:
- a. Ikuskatze-kanpainak programatzea, eta haien segimendua egitea eta ebaluatzea.
- b. Ikuskaritzaren eta kontrolaren arloan jarraibideak eta protokoloak koordinatzea eta gauzatzea.
- c. Ikuskatze-kanpainen amaierako txostenak egitea eta haietatik ondorioztatzen diren jarduerak proposatzea.
- d. Ikuskaritzaren eta alerta-sarearen arteko koordinazioa, bai lurralde-zerbitzuei dagokienez bai tokiko administrazioei nahiz gai honetan eskumenak dituzten beste administrazioei dagokienez ere.
- e. Produktuen segurtasunari buruzko alerta-sarea zuzentzea.
- f. Produktu bat ez-segurutzat izendatzeko proposamena egitea.
- g. Produktuak oro har seguruak direla bermatzeko beharrezko neurri prebentiboak proposatzea.
- h. Unitate honi dagozkion gaiekin loturik, erakundeekin egindako hitzarmenak eta erakundeei emaniko laguntzak eta diru-laguntzak kudeatzea eta haien segimendua egitea.
- i. Berariaz aipatzen ez diren beste eginkizun batzuk, administrazio-unitateari dagokion jarduera-arlokoak direlako Zuzendaritzak berari izenda diezazkiokeenak.
8. artikulua.- Zerbitzu Orokorren Unitatea
Zerbitzu Orokorren Unitatearen eginkizunak hauek dira:
- a. Administrazioaren eta kudeaketaren arloan:
- 1. Institutuaren antolaketa eta administrazio-funtzionamendua kudeatzea.
- 2. Urteko diru-sarrera eta gastuen aurrekontuaren aurreproiektua egitea eta aurrekontua gauzatzearen, sortutako aldaketen eta likidazio-kontuaren segimendua egitea.
- 3. Institutuaren araubide ekonomikoa kudeatzea eta koordinatzea, gastu publikoa kontabilizatzea eta aurrekontuak kudeatzea.
- 4. Ordainketak eta diru-sarrerak kudeatzea, zerga-betebeharrak likidatzea eta diruzaintza kontrolatzea.
- 5. Ondarearen kudeaketa eta institutuak funtzionatzeko behar dituen bitarteko orokorren kudeaketa.
- 6. Era guztietako hornidurak, obrak, aholkularitza, laguntza teknikoa eta zerbitzuen arloko laguntza kontratatzea.
- 7. Erakundeekiko hitzarmenak eta erakundeei emaniko laguntzak eta diru-laguntzak izapidetzea.
- 8. Institutuko langileen kudeaketa.
- 9. Barne-kudeaketako prozedurak kudeatzea, ezartzea eta mantentzea eta laguntza informatikoa ematea, unitate eta zerbitzu guztiek beharrezko tresnak izan ditzaten institutuak ematen dituen zerbitzuen kalitatea etengabe hobetzeko.
- b. Aholkularitza juridikoaren arloan:
- 1. Kontsumo-arloko aholkularitza juridikoa ematea institutuari berari, kontsumitzaileen elkarteei eta kontsumitzaileen informaziorako udal-bulegoei.
- 2. Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko legeria orokorra garatzeko eta eguneratzeko beharrezkoak diren xedapenen proiektuak egitea.
- 3. Institutuaren jarduera-esparruari eragiten dioten legegintzako proiektuak eta arauak aztertzea eta horiei buruzko txostenak egitea.
- 4. Zigor-espedienteak bideratzea eta izapidetzea, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsaren arloan antzemandako arau-hausteak zuzentzeko.
- c. Berariaz aipatzen ez diren beste eginkizun batzuk, administrazio-unitateari dagokion jarduera-arlokoak direlako Zuzendaritzak berari izenda diezazkiokeenak.
9. artikulua.- Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea
- 1. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari atxikitzen zaio Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea. Batzorde hori Kontsumoko Institutu Nazionalarekin sinaturiko akordioaren ondorioz sortu da, Kontsumoko arbitraje-sistema arautzen duen 1993ko maiatzaren 3ko 836/1993 Errege Dekretuaren babesean.
- 2. Institutuko Erreklamazioetarako, Bitartekaritzarako eta Arbitrajerako Unitateak lagunduko dio Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeari.
- 3. Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko lehendakariaren eta idazkariaren karguak institutuko lehendakariak izendatuko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden langileen artetik.
10. artikulua.- Euskadiko Kontsumoko Kontsulta Batzordea
- 1. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari atxikitzen zaio Euskadiko Kontsumoko Kontsulta Batzordea. Batzorde hori arautzen da Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 2003ko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 35. eta 36. artikuluetan eta Euskadiko Kontsumoko Kontsulta Batzordeari buruzko 1985eko uztailaren 9ko 231/1985 Dekretuan.
- 2. Euskadiko Kontsumoko Kontsulta Batzordeak, berau arautzen duen araudiaren arabera dagozkion gainerako eginkizunak burutzeaz gain, dekretu honen 2.ñ) artikuluan jasotzen den aholkularitza-eginkizuna ere burutuko du; eginkizun hori da, hain zuzen ere, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesei eragiten dieten edo eragin diezaieketen gaiak arautzen dituzten xedapen eta arau guztiei buruzko nahitaezko txostena egitea.
Azken aldaketako data: