Helburuak eta funtzioak
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua erakunde autonomoa da, Eusko Jaurlaritzan Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari atxikia, eta helburu hauek ditu: kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko eta babesteko jaurlaritzaren politikak definitzea, planifikatzea, bultzatzea eta betearaztea.
Kontsumobide ekainaren 29ko 9/2007 Legearen bidez sortu zen. Lege horretan zehazten dira, besteak beste bere helburuak eta eginkizunak. Institutua 2011ko irailaren 1ean jarri zen abian, uztailaren 12ko 159/2011 Dekretua, Kontsumobideren egitura eta antolaketa arautzen duena, onartu ondoren.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileek eskura daukate Zerbitzuen Katalogoa, eta han datoz azalduta Kontsumobideren doako zerbitzuak eta haiek eskatzeko moduak.
Agiriak:
Zerbitzuen karta 2019-2020 (pdf, 845 kB)
Zerbitzuen Katalogoa (pdf, 504 KB)
2022-2024 Kontsumobideren plan estrategikoa (PDF, 4 MB) (pdf, 1,7 MB)
Kontsumobideren diru-laguntzen plan estrategikoa. 2022-2024 (PDF, 868 KB)
Azken aldaketako data: