Argitalpen-data: 2014/04/04

Kontsumo arduratsuari buruzko 9. eskola-lehiaketa dela-eta (Consumópolis9), Euskadiri dagokion fase autonomikoa ebatzi da

Consumópolis9. Kontsumo arduratsuari buruzko 9. eskola-lehiaketa: 'Pantailen artean kontsumitzea' (2013/2014 ikasturtea)

'Consumópolis' ekintzarako sarrera51 eskola-taldek hartu dute parte 'Consumópolis9' lehiaketaren fase autonomikoan (Consumópolis9. 2013/2014 ikasturteko Kontsumo arduratsuari buruzko eskola-lehiaketa: 'PANTAILEN ARTEAN KONTSUMITZEA'). Lehiaketa hau Kontsumoko Institutu Nazionalak eta autonomia erkidegoek antolatzen dute, eta Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren zikloko ikasleei zuzendua dago.

Lehiaketaren helburu nagusia da ikastetxeek ?irakasle eta ikasleen bitartez? kontsumo arloko hezkuntzarekin loturiko jardueretan parte har dezaten sustatzea; bereziki, kontsumo arduratsuaren alorreko hainbat alderdiri buruz gogoeta egitea, nor bere buruaren jabe, era kritikoan eta elkartasunaz.

 

Euskadiri dagokionez, Kontsumobidek ebatzi du 'Consumópolis9' lehiaketaren fase autonomikoa, deialdiaren oinarriak (pdf, 82 KB) kontuan hartuta. Emaitzak honako hauek izan dira:

- Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko ikasleak

1. SARIA:

005
Ikastetxea: FLOREAGA IKASTETXEA. Gipuzkoa

2. SARIA:

BIZKAIA
Ikastetxea: FLOREAGA IKASTETXEA. Gipuzkoa

3. SARIA:

008
Ikastetxea: FLOREAGA IKASTETXEA. Gipuzkoa

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailetako ikasleak

1. SARIA:

CHIPS
Ikastetxea: MADRE DE DIOS IKASTETXEA. Bizkaia

2. SARIA:

HAKUNA MATATA
Ikastetxea: MADRE DE DIOS IKASTETXEA. Bizkaia

3. SARIA:

_NACHOS DJ
Ikastetxea: MADRE DE DIOS IKASTETXEA. Bizkaia

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako ikasleak

1. SARIA:

CIUDADANAS
Ikastetxea: MADRE DE DIOS IKASTETXEA. Bizkaia

2. SARIA:

HABITANTES
Ikastetxea: MADRE DE DIOS IKASTETXEA. Bizkaia

3. SARIA:

COLABORATIVAS
Ikastetxea: MADRE DE DIOS IKASTETXEA. Bizkaia

 

Lehenengo sarien irabazleek lehiaketaren estatu mailako fasean hartuko dute parte, gainontzeko erkidegoetako irabazleekin batera.

 

Lotura