Ongi etorri Kontsumobideko ordua eskatzeko zerbitzura.
Izapideak erraztu eta pertsonen osasuna bermatze aldera, Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak aurretiazko hitzorduaren sistema ezarri du. Horrela, nahitaezkoa izango da aurretiazko hitzordua edukitzea bulegoetara gerturatzeko. Hitzordua eskatu ahal izango da bi zerbitzuetarako:
Erregistro-zerbitzua: erreklamazioak eta, oro har, dokumentazioa aurkezteko aukera ematen du, eta erreklamazio-orriak erostekoa ere.
Kontsulta-zerbitzua:kontsumo arloko aditu batekin egoteko aukera ematen dizu, kontsumitzaile gisa dituzun eskubide eta betebeharrei buruzko aholkuak jasotzeko.
Garrantzitsua da zure kontsultaren arrazoiari buruzko informazio eta dokumentazio guztia biltzea (kontratua, fakturak, publizitatea, etab.) eta hitzordura guztiaren kopia batekin joatea. Horrela, eraginkorragoa izango da egin dezakegun aholkularitza lana. Denbora-tartea 20 minutura mugatuta egongo da.
Hala ere, garrantzitsua da hitzordua eskatu aurretik zure zalantza edo kontsulta beste bide batzuetatik konpon daitekeen baloratzea, hala nola:
Gogoan izan eskatutako hitzordua behar ez baduzu, ezeztatu egin behar duzula, zerbitzua behar duten gainerako kontsumitzaileen mesedetan.
Sakatu dagokion aukera hitzordua eskatzeko, kontsultatzeko edo ezeztatzeko.
Ongi etorri Kontsumobideren Aurretiko Hitzordu Zerbitzura.
Hitzordua eskatzeko, kontsultatzeko edo ezeztatzeko dagokion aukeran sakatu ezazu