Bloga
-
Opor hauetan, ez diezazkizutela hegoak moztu
Uda hurbiltzen ari da eta berarekin batera, hainbeste itxaroten ari garen atseden egunak. Oporrak dagoeneko planifikatuta ez badituzu, ziur horietan pentsatzen ari zarela. Zure burua imajinatzen duzu hondartzako etzaleku batean edo mendian haize freskoa arnasten, eta horrek badirudi indarra ematen dizula azken asteei eusteko.
-
Nola harrapatu QR faltsu bat?
Hasieratik hasiko gara, eta QR kode bat (Quick Response ingelesez, hau da, erantzun bizkorra) zer den edo zertarako balio duen ez badakizu ere, ziur behin baino gehiagotan ikusi duzula: barren eta koadro zuri-beltzen konbinazio bat da, irakurgailu optiko baten bidez irakurria izateko balio duena. Kode horrek informazioa gordetzen du, mugikorrarekin edo tabletarekin eskaneatzen duzunean eskuratuko duzun informazioa, hain zuzen ere.
-
Zer da estornua? Berreskuratu ezazu aurretiaz baliogabetutako mailegu baten aseguruagatik ordaindu zenuena.
Estornu hitza normalean ez dugu erabiltzen, baina, gure onerako, haren esanahia eta garrantzia ezagutu behar ditugu. RAEk dio estornoa aseguratzaileak aseguratuari itzultzen dion primaren zatia dela, kontratatutako polizaren baldintzetan aldaketaren bat gertatu izanagatik.
-
Smishing: Nolakoak dira mezularitza-zerbitzuren batenak izatearen plantak egiten dituzten iruzurrezko mezuak?
Mezu horietakoren bat jaso baduzu, erne: ziberdelitugileek bidalitako iruzurrezko SMSen egiazko adibideak dira. Mezularitza- eta paketeria-enpresak ordezten dituzte, eta esteketan sartzen bazara zure gailuan sartu eta zure datu pertsonalak edo banku-datuak lapurtu ditzakete, birus edo software gaiztoren bat sartu dezakete edo informazioa zure identitatea ordezteko eta iruzurrezko helburuetarako erabiltzeko baliatu dezakete.
-
Bizitza luzea guztiari
Eredu ekonomiko tradizionalak (eta desagertzera eraman gaitzakeenak) egitura linealari jarraitzen dio. Zer da hori? Bada, lehendabizi materiala ateratzen da, gero ekoizten da, erabiltzen da eta, azkenik, dena delakoagatik (hautsi delako, erabiltzen ez delako edo hartaz nekatu garelako) ezin denean gehiago erabili, bota egiten da. Eta hor amaitzen da zikloa.