Internet(contenidos.inter)
-
Mundu hiperkonektatu batean, ezin gehiegi babestu. Urtarrilaren 28an Datu Babesaren Europako Eguna ospatuko da eta, beraz, gure eskubideen berri izatearen eta gure informazio pertsonala babestearen garrantzia gogorarazteko aprobetxatu nahi dugu aukera.Blogeko sarrera2023/01/28Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua
-
?Segurtasun-arrazoiak direla eta, zure txartela blokeatu egin dugu. Egiaztatu zure kontua sarbidea aktibatzeko esteka honetan.? ?X egunetik aurrera ezingo duzu zure kontua erabili zure segurtasun-sistema eguneratu arte; sakatu esteka honetan eguneratzeko?. ?Zure aplikazioan ezohiko mugimenduak hauteman ditugu, prebentzioz, zu izan ez bazara, egiaztatu gure webgunean esteka honetan klik eginez?. Seguru noizbait mezu horietakoren bat jaso duzula mugikorrean. Erne, iruzurrezko mezuak izan daitezke. Banku-entitate bat direla sinetsarazi eta ikaratu nahi zaituzte, erantsitako estekan sar zaitezen. Behin sartuta, bankuko datuak eskatuko dizkizute, zure banku-kontura sartzeko gakoak lapurtzeko.Blogeko sarrera2023/01/10Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua
-
Pertsona baten izena Googlen idazteak informazio jakin bat lortzeko atea zabaltzen du, eta sarritan pertsona berak ere ez daki informazio hori sarean dagoenik. Argazkiak, lan-lekua, dokumentu ofizialak, sare sozialetako profilak... Jada utzitako sareetako profilak ere aurkitu ditzakezu, eta, horrekin batera, zure curriculumari buruz zaharkituta geratu den informazioa edo duela hainbat urte Twitterren edo gaur egun jarduerarik ere ez duten webguneetan idatzitako komentarioak.Blogeko sarrera2022/07/14Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua
-
Ia edonon aurkitu ditzakezu: aireportuan, hotel batean, merkataritza-gune batean, tabernan... Irekiak dauden eta pasahitzen premiarik gabe Internetera konektatzea ahalbidetzen duten sareak dira WiFi sare publikoak.Blogeko sarrera2022/06/16Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua
-
SIM swapping du izena mugikorreko SIM txartelaren iruzurrezko kopiak egiteko prozesuak. Iruzur horren bidez, zure identitatea ordezkatzen da eta PSD2 Zuzentarauan ezarri den kautotze bikoitzera sartzen da. Hau da, banku-transferentziak, erosketak eta abar egitean mugikorrera heltzen zaizun erabilera bakarreko kodea lortzen da.Blogeko sarrera2021/08/12Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua