Kontsumobidek kontsumoari buruzko hezkuntza-materiala prestatu du ingelesez, hizkuntza hori dakiten edo ikasten ari diren gazte eta helduek kontsumitzaileen eskubide eta betebeharren berri izateko.
Oso-osorik ingelesez dauden unitate didaktikoak. Ikasgelan lantzeko dira, bai norberaren jarduera gisa bai Kontsumobideren prestakuntza-zentroetan ematen den prestakuntza osatzeko.
Bi unitate didaktiko daude eskura:
Unitate didaktiko bakoitza, gutxi gorabehera, ordubetean egiteko dago pentsatuta, eta irakasleek jarduera ikasgelan beren kasa lantzeko beharrezko informazio guztia du.
Ikasgeletan lantzeko moduko ingelesezko material didaktiko gero eta gehiago eskatzen dela jakinda sortu da material hau, gaztarotik kontsumoaren alorreko jarrera kontziente, kritiko eta arduratsuak sustatzeko.
Oro har, DBHko eta DBHtik aurrerako ikasleentzat eta helduentzat egin da materiala. Baina, bereziki, interesgarria da hezkuntza arautu hirueleduna duten ikastetxeentzat eta kontsumoko gaiak ingelesez landu nahi dituzten beste kolektibo batzuentzat (hizkuntza-eskolak, adibidez).
Unitate didaktiko bakoitzak egitura hau du:
Bi bide daude materiala eskuratzeko:
Kontsumobideren webgunean:
- 'Healthy diet and nutrition labels'
Teaching guide (PPS, 830 KB) [Oharra: Irekitzeko, Firefox edo Chrome nabigatzailea erabili]
- 'Advertising. Bring out your critical side'
Teaching guide (PPS, 4,15 MB) [Oharra: Irekitzeko, Firefox edo Chrome nabigatzailea erabili]
Material to project (PPS, 8,07 MB) [Oharra: Irekitzeko, Firefox edo Chrome nabigatzailea erabili]
Maileguaren bidez, Kontsumobideren dagokion prestakuntza-zentroari eskatuta (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa).