Hitzordua eskatzeko zerbitzua - Kontsumobide

Kontsumobideko aditu batek zure kontsultei erantzungo die eta zure eskubideei buruzko aholkuak emango dizkizu. Alferrikako itxaronaldiak saihesteko eta arreta hobea eskaintzeko, zerbitzu honek aurretiko hitzorduarekin funtzionatzen du.

Dokumentazio guztiaren kopia bat eraman behar duzu hitzordura (kontratua, fakturak, publizitatea...). Arreta-denbora 20 minutukoa da.

Hitzordua eskatu aurretik, aztertu ea zure zalantza edo kontsulta beste bide batzuk erabiliz argitu daitekeen:

Behar ez baduzu, gogoratu hitzordua baliogabetzea; izan ere, horrela, beste pertsona batek erabili ahal izango du.

Sakatu dagokion aukera hitzordu bat eskatzeko, kontsultatzeko edo ezeztatzeko.