Kontsumobide

'Glutenik gabeko elikagaiak. Irinak eta eratorriak' ikuskapen-kanpaina

Xedea

Zeliakoentzat egokiak diren produktuak honela definitu daitezke: beren osagaietan zeliakoei debekatutako zerealik ez dutenak (garia, garagarra, zekalea, gari zuria, kamuta eta oloa).

Kanpainaren xedea da analisi bidez egiaztatzea “glutenik gabea” edo “gluten gutxikoa” etiketa duten elikagaiek edo zeliakoentzako egokitzat aurkezten diren ohiko elikagaiek beren osagai, kontserbagarri edota edulkoratzaileetan benetan ez dutela glutenik.

Noiz egin zen

2012ko martxoaren 20tik 29ra bitartean, biak barne. Kanpaina hau autonomia erkidegoek Kontsumoko Institutu Nazionalarekin (INC delakoa) batera programatutakoen barruan sartzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila; Osasun eta Kontsumo Saila; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila) eta Euskadiko Zeliakoen Elkarteak (EZE) ekintza bateratuak egiteko daukaten lankidetza-hitzarmenaren arabera, Kontsumobideren Zuzendaritzako Ikuskapen-zerbitzuari dagokio glutenik gabeko elikagaien laginak hartzeko kanpaina egitea.

Egindako jarduerak

Fase honetan irinen eta irinetatik eratorritako elikagaien laginak hartuko dira bakarrik. Ekainean egingo den bigarren fasean haragikien eta hestebeteen laginak hartuko dira.

15 lagin adierazgarri hartzea, jarraian aipatzen diren produktuen artean (produktu-mota bakoitzeko egin behar den laginketa-kopurua azaltzen da):

  • 1. mota - Irinak – Patata frijituak bezalako aperitiboak – Pizzak (oreak). 4 laginketa.
  • 2. mota – Zerealak (malutetan edo hedatuak ere bai). 5 laginketa.
  • 3. mota – Opilak, pastelak, gozokiak. 6 laginketa.