Kontsumobide

'36 hilabetetik gorako haurrei zuzendutako jostailuak: Etiketatzea eta segurtasuna' ikuskapen-kanpaina

Xedea

Kanpaina honen bidez hartuko diren jostailu-laginek jostailuen segurtasunari buruzko abuztuaren 26ko 1205/2011 Errege Dekretuan eta jostailuen segurtasunaren gaineko UNE-EN 71-1 eta UNE-EN 71-2 arauan eskatutako segurtasun-betekizunak betetzen dituzten egiaztatzea.

Araudia: 

Noiz egin zen

2012ko apirilaren 20tik maiatzaren 5era bitartean, biak barne. Autonomia erkidegoen eta INC Kontsumoko Institutu Nazionalaren artean merkatua kontrolatzeko programatutako kanpainen barruan, 36 hilabetetik gorako haurrentzako jostailuen etiketatzea eta segurtasuna kontrolatzeko kanpaina hau egitea planifikatu da.

Kanpaina bi fasetan egingo da: laginak hartzea (2012ko apirilaren bigarren hamabostaldian), eta jostailuen etiketak kontrolatzea (2012ko azken hiruhilekoan).

Egindako jarduerak

Establezimenduak: jostailuak saltzen dituzten prezio merkeko dendak, bazarrak eta txikizkako dendak, biztanle gehien dituzten EAEko udalerrietakoak.

Establezimenduek 2011ko irailaren 1aren ondoren erosi dituzten jostailuen laginak hartuko dira (egun horretan sartu zen indarrean 1205/2011 Errege Dekretua).

  • Arautegiaren arabera hartuko dira laginak: produktu bakoitzaren hiruna ale hartuko dira.
  • 30 jostailu motaren laginak hartuko dira: jarduera-jostailuenak, osagai elektrikorik ez duten jostailu funtzionalenak, jaurtigai eta bentosak dituzten jostailuenak, mekanismo tolesgarriak edo irristagarriak dituzten jostailuenak, imanak dituzten jostailuenak, material hedagarriak dituzten jostailuenak, xaboi-burbuilak egiteko balio duten jostailuenak, haurra barrura sartu daitekeen jostailuenak eta patinenak: gurpildunak, lerro-patineak, ohol gurpildunak, patineteak eta haurrentzako jostailuzko bizikletak.
  • Kanpaina honetan, besteak beste, parametro hauek aztertuko dira laborategian: etiketak, materialak, ertzak, puntak, jaurtigaiak dituzten jostailuen betekizunak, energia zinetikoa, mekanismo tolesgarriak edo irristagarriak, parte mugigarriak, sukoitasuna, dimentsioak, erresistentzia estatikoa, fluxu magnetikoa, material hedagarriak, haurra barrura sartu daitekeen jostailuen betekizunak.