Kontsumobide

Ikuskapen-kanpaina: 'Beirazko DEWAR (barne-hormak) termoak' (2014). EMAITZAK

Kanpainaren helburua

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren kanpainen urteko planaren barruan, kontrol-kanpaina hori egitea programatu zen (2013an egindakoaren jarraipena), beirazko DEWAR termoen kontrol osoa egiteko, haien jatorria dela eta amiantoa zeukatela susmatuz gero.

Kanpainan, lagin batzuk hartu ziren, eta geroago CICCra bidali, azter zitzan. Era horretan, entsegu egokien bidez, egiaztatu nahi zen araudi aplikagarriak xedatutakoa betetzen zela eta haien erabilera segurua zela, aipatu produktuek amiantoa izateaz den bezainbatean.

Establezimenduak

Laginak prezio baxuko establezimenduetan eta bazarretan lortu ziren. Era berean, beste establezimendu batzuk ere kontrolatu ziren, Ikuskaritzaren ustez horrelako produktuak merkatura zitzaketela kontuan hartuta (saltoki handiak eta beste). Horrelako establezimenduen ahalik eta kopuru handiena kontrolatzea zen helburua, aurrez egindako lanaren ondorioz ikasitakoaren arabera horrelako produktuak zituzten establezimenduak ere kontuan hartuta.

Noiz egin zen

Kanpaina 2014ko otsailaren 24tik martxoaren 7ra arte egin zen.

Emaitzak

Laborategira bidalitako 21 laginetatik, bakar bat zen araudiaren araberakoa.

Amiantoa 8 laginetan aurkitu zen, eta hori oso arrisku larria da kontsumitzaileen segurtasunarentzat; horregatik sartu ziren haiei buruzko datuak Alerta Sarearen Sisteman, azkenean haiek desegiteko.

Gainerakoek (12) ez zuten amiantorik, baina indarreko araudia urratzen zuten, batez ere etiketei dagokienez, eta horren berri eman zitzaien produktuaren erantzuleak egoitza duen lurraldeetako Kontsumo agintariei.

Ondorioak

Lortutako emaitzetatik ondorioztatzen da beirazko DEWAR termoak, neurri handi batean, arriskua direla kontsumitzaileen segurtasunarentzat eta/edo ez dituztela betetzen arau aplikagarrietan ezarritako baldintzak; horregatik, produktuaz pentsatzen da komeni dela etengabe kontrolatzea, emaitzek arriskua eta ez-betetzeak desagertu edo nabarmen gutxitu direla adierazi bitartean behintza