Kontsumobide

159/2011 Dekretua, uztailaren 12koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren egitura eta antolaketari buruzkoa

2007ko ekainaren 29ko 9/2007 Legearen bidez Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortu zen, Eusko Jaurlaritzan kontsumoaren arloko eskumena duen sailari atxikitako erakunde autonomo administratibo gisa, eta haren helburua izanik kontsumitzaileak eta erabiltzaileak aldeztearen eta babestearen arloan Jaurlaritzaren politikak zehaztea, planifikatzea, bultzatzea eta betearaztea.

Erakunde horrek erantzuna ematen die kontsumitzaileen babesaren inguruan egiten diren eskari gero eta ugariagoei, indartu egiten baitu gizartearen eskakizun horiei erantzuteko ahalmena.

Gainera, kontsumo-arloak zeharkako izaera duenez eta Jaurlaritzako jarduera-esparru askorekin lotuta dagoenez, oraindik ere garrantzitsuagoa da gobernuaren sailekiko independentea izatea.

Eginkizun horiek bete ahal izateko, aipaturiko legezko testuaren 11. artikuluak dio Jaurlaritzak (kontsumo-gaietan eskuduna den saileko titularrak proposatuta) dekretuz finkatu behar dituela Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren egitura eta antolaketa. Hori da, beraz, Kontsumoko Euskal Institutuaren eginkizunak unitatetan antolatzen eta egituratzen dituen arau honen oinarrizko arrazoibidea.

Dekretu hau onartzeak eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren jarduera hasteak amaiera ematen dio Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen 2009ko azaroaren 3ko 579/2009 Dekretuaren bigarren xedapen Iragankorrean jasotzen den behin-behineko egoerari.

Ondorioz, Osasun eta Kontsumoko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin ados eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011 uztailaren 12an eginiko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe.

 

Azken aldaketako data: 2017/10/11