Multimedia-materiala:
Frutak eta barazkiak. Elikadura osasungarria lortzeko
Egilea:
Kontsumobide (Kontsumoko Euskal Institutua), Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza arloarekin lankidetzan.
Edukia:
Fruten eta barazkien ezaugarrien eta horiek jateak osasunari dakarzkioten onuren inguruko informazioa eta zenbait joko.
Hartzaileak:
Zortzi urtetik gorakoak.
Bereziki, ikasleentzat izan liteke erabilgarri ikasketetarako material osagarri gisa.
Egitura:
Merkatu bateko salmenta postuen (5) barrena eskura daitezke informazioa eta jokoak:
- ?Frutak eta barazkiak?: Honetan, fruta eta barazki ezagunenetakoen ezaugarri, jatorri, nutrizio ekarpen, osasunerako onura, dagokien urte sasoi eta zenbait bitxikeria ezagutu daitezke.
- ?Bilatu bere sasoia?: Fruta eta barazkiak dagozkien urte sasoiarekin lotzeko jokoaren bidez, parte hartzaileak lortutako ezagutzak probatzeko aukera izango du eta baita bere oroimena ere.
- ?Pisura?: Fruta eta barazkiak hizpide duten atsotitzak asmatzen saiatu beharko da postu honetara hurbiltzen dena. Aldi berean, haiei buruzko zenbait bitxikeria aurkituko ditu.
- ?Goazen ortura?: Fruitu eta barazkiak landareen zein zati (sustrai, zurtoin, hosto, fruitu, etab.) diren identifikatzen ikasiko du jokatzaileak.
- ?Nire menua?: Postu honetan sakatzen duenak elikadura osasuntsu eta orekatua egiteko informazioa eskuratuko du. Informazioak eguneroko dietan fruitu eta barazkiak barneratzea eta kontsumoa sustatzea du helburu.
Multimedia materialerako sarrera (Explorer nabegadorea erabili)