Kontsumobide

Multimedia-materiala:
Frutak eta barazkiak. Elikadura osasungarria lortzeko

Egilea:

'Frutak eta barazkiak' multimedia materialerako sarreraKontsumobide (Kontsumoko Euskal Institutua), Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza arloarekin lankidetzan.

Edukia:

Fruten eta barazkien ezaugarrien eta horiek jateak osasunari dakarzkioten onuren inguruko informazioa eta zenbait joko.

Hartzaileak:

Zortzi urtetik gorakoak.

Bereziki, ikasleentzat izan liteke erabilgarri ikasketetarako material osagarri gisa.

Egitura:

Merkatu bateko salmenta postuen (5) barrena eskura daitezke informazioa eta jokoak:

  • ‘Frutak eta barazkiak’: Honetan, fruta eta barazki ezagunenetakoen ezaugarri, jatorri, nutrizio ekarpen, osasunerako onura, dagokien urte sasoi eta zenbait bitxikeria ezagutu daitezke.
  • ‘Bilatu bere sasoia’: Fruta eta barazkiak dagozkien urte sasoiarekin lotzeko jokoaren bidez, parte hartzaileak lortutako ezagutzak probatzeko aukera izango du eta baita bere oroimena ere.
  • ‘Pisura’: Fruta eta barazkiak hizpide duten atsotitzak asmatzen saiatu beharko da postu honetara hurbiltzen dena. Aldi berean, haiei buruzko zenbait bitxikeria aurkituko ditu.
  • ‘Goazen ortura’: Fruitu eta barazkiak landareen zein zati (sustrai, zurtoin, hosto, fruitu, etab.) diren identifikatzen ikasiko du jokatzaileak.
  • ‘Nire menua’: Postu honetan sakatzen duenak elikadura osasuntsu eta orekatua egiteko informazioa eskuratuko du. Informazioak eguneroko dietan fruitu eta barazkiak barneratzea eta kontsumoa sustatzea du helburu.

 

Multimedia materialerako sarrera

Azken eguneratzea: 2013/09/17