Kontsumobide

Elikadura-arloko tailerrak

Kontsumobideko prestakuntza-zentroek elikadurari buruzko tailerrak eskaintzen dituzte, prestakuntza-programaren barne. Izena eman nahi baduzu, harremanetan jarri behar duzu dagokion zentroarekin edo bete dezakezu online formularioa. Kontsulta ditzakezu Kontsumoko Euskal Institutuak eskaintzen dituen beste tailer batzuk.

Dieta orekatua: elikagaien gurpila

Elikadurak gure bizitzaren alderdi guztietan eragiten du. Dieta orekatua egiten ikastea izango da tailer honen helburua. Bertan, horrez gain, elikagaien gurpila osatzen duten taldeen berri izango dugu, baita elikagaien eginkizunen, gomendaturiko anoen eta abarren berri ere.

Dieta orekatua: nutrienteak

Gure gorputzak behar dituen nutrienteak zeintzuk diren eta zein elikagaitan dauden jakiteak, baita egunean zehar otorduak nola banatu behar diren jakiteak ere, gure elikatzeko ohiturak hobetzen lagunduko digu.

Haurren elikadura

Elikadura egokia izatea funtsezkoa da bizitzaren edozein etapatan, batez ere haurtzaroan. Tailer honetan, elikadurak lehen urteetan igarotzen dituen etapak ezagutuko ditugu, eta elikatzeko ohitura onak hartzeko jarraibideak emango ditugu.

50 urteko adinetik aurrerako elikadura

Bizitzan zehar, elikadurari zuzenean eragiten dioten aldaketa batzuk gertatzen dira pertsonengan. Edozein adinetan elikadura orekatua edukitzea eta adinari lotutako premia espezifikoetara egokitzea izango dira tailer honen helburuak.

Azken aldaketako data: