Kontsumobide

Finantza-zerbitzuen arloko tailerrak

Kontsumobideko prestakuntza-zentroek finantza-zerbitzuei buruzko tailerrak eskaintzen dituzte, prestakuntza-programaren barne. Izena eman nahi baduzu, harremanetan jarri behar duzu dagokion zentroarekin edo bete dezakezu online formularioa. Kontsulta ditzakezu Kontsumoko Euskal Institutuak eskaintzen dituen beste tailer batzuk.

Banku-eragiketak. Hastapena

Zer zerbitzu eskaintzen dituzte finantza-erakundeek? Zer esan nahi dute banku-termino jakin batzuek? Tailer honek finantzen mundura hurbiltzen gaitu modu erraz eta praktikoan.

Banku-eragiketak. Sakontzea

Zer finantza-produktu kontratatu ohi ditugu? Zer komisio ordaintzen ditugu? Nola erreklamatzen da banku-erakundeetan? Erabiltzaileok geure buruari egiten dizkiogun galderak dira, eta tailer honetan erantzungo zaie. Horrez gain, erakunde horiek eskaintzen dituzten eragiketei eta zerbitzuei dagokienez, ditugun eskubideen berri emango da.

Txartelak

Gutako gehienok txartel bat edo gehiago dugu sakelan. Haietako batzuk bankuetakoak dira, eta beste batzuk ez. Honako gai hauek ezagutuko ditugu: txartel bakoitzaren ezaugarriak, txartel motak, erabiltzerakoan dauden segurtasun-neurriak, Internet bidezko ordainketak, galduz gero edo lapurtuz gero zer egin behar den, eta abar.

Azken aldaketako data: