Kontsumobide

Publizitate-arloko tailerrak

Kontsumobideko prestakuntza-zentroek publizitateari buruzko tailerrak eskaintzen dituzte, prestakuntza-programaren barne. Izena eman nahi baduzu, harremanetan jarri behar duzu dagokion zentroarekin edo bete dezakezu online formularioa. Kontsulta ditzakezu Kontsumoko Euskal Institutuak eskaintzen dituen beste tailer batzuk.

Publizitatea aldizkarietan, karteletan… Ausartuko zinateke interpretatzen?

Zer da? Zer estrategia erabiltzen dira gure arreta erakartzeko? Tailer honetan, galdera horiei erantzungo zaie besteak beste. Bertan, euskarri finkoan egiten den publizitateak kontsumitzaileengan duen eraginari buruzko hausnarketa egiteko aukera ematen zaigu.

Publizitate spota

Erosten duzuna zuk aukeratzen al duzu? Inork gidatzen al zaitu? Tailer honek publizitate-spoten aurrean jarrera kritikoa izaten eta hausnarketa egiten laguntzen zaitu.

Publizitate motak telebistan

Telebistak gure etxeetara hurbiltzen digu publizitatea, era askotara hurbildu ere. Gure kontsumo-ohituretan telebistako publizitateak duen eragina aztertzea izango da tailer honen helburua.

Publizitatea eta gorputzaren miresmena

Publizitateak guregan eragina al du gure irudia hautemateko moduan? Publizitateak sustatzen duen gorputzaren gurtzaren eta perfekzio-irudiaren garrantzia erlatibizatzen lagunduko digu tailer honek.

Babestu adingabeak publizitatetik!

Haurrentzako eta nerabeentzako produktuak saltzearren erabiltzen diren gogatzeko mekanismoak zeintzuk diren jakitea lagungarria izango zaigu jarrera kritikoa garatzeko, publizitateak erabiltzen dituen estrategiei aurre egin diezaiegun.

Publizitatea 2.0 

Konturatzen al zara interneten dagoen publizitateaz? Jazarria sentitzen zara? Tailer honek interneteko publizitate-motak identifikatzen eta markek gure erosketa-erabakietan eragiteko erabiltzen dituzten mekanismoak ezagutzen lagunduko dizu.

Nola saltzen digute jaten duguna? 

Zure elikadurak ardura dizu eta honako mezuak aurkitzen dituzu: “naturala”, “% 0”, “etxean egina” edo “bitamina eta mineralduna”? Tailer honetan elikagaiak saltzeko erabiltzen diren publizitate-estrategiak ezagutuko dituzu. Gainera, ematen diguten informazioa elikagaien datu objektiboekin egiaztatuko duzu. Zertarako? Ondo aukeratu ahal izateko.

Kosmetikoak

Xanpua kosmetikoa ote da? Eta desodorantea? Eta ezpainetakoa? Galdera horiei guztiei erantzungo diegu tailerrean. Bertan, kosmetikoaren kontzeptua definitu ez ezik, sailkatu ere egingo dugu eta, horrez gain, kosmetikoen etiketak aztertu ere egingo ditugu.


 

Azken aldaketako data: