Kontsumobide

Hezkuntza-premia berezietara egokitutako ekintzak

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak arreta berezia ematen die hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonei, kontsumorako prestakuntza-eskaintza antolatzerakoan. Hori dela-eta, Institutuak berariazko zenbait tailer jarri ditu haien eskura; beti ere, kontsumoaren arloari buruzko eguneroko bizitzarako trebetasunak garatzen laguntzeko. 

Hartzaileak

Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonak. Bereziki:

  • Adimen-desgaitasuna dutenak.
  • Jokabide-nahaste larriak dituztenak.

Betebeharrak

Tailer horiek garatu ahal izateko, beharrezkoa da bertaratuen %80k ezaugarri hauek betetzea:

  1. Irakurtzen jakitea, nekez bada ere.
  2. Komunikatzeko gaitasuna; naiz eta murriztua izan, suspertuz gero, azkartzeko gai dena.
  3. Interesa erakustea (entzuteko eta adi egoteko gaitasuna).
  4. Une bakoitzean antolatutako ekintzari erantzuteko gutxieneko gaitasuna izatea.

Gainera,  tailerra taldearen mailari nahikoa egokitzeko, gomendatzen da hau: tailer hori egin baino lehen, galdera-sorta bati erantzuna eman eta dagokion Kontsumobideko zentrora bidali.

Tailerrak

Guztira, 17 tailer daude, 9 gai-arlotan banatuta. Beste gai batzuk hartzaileen premia berezieei egokitzeko eskaera partikularrak izanez gero, Kontsumobideko prestakuntza-zentroek aztertu egingo dituzte.

  • Publizitatea

    • Publizitate spota. Informazio-gida (pdf, 1,45 MB).
    • Kosmetikoak. Informazio-gida.
  • Etiketak

    • Ba al dakizu zer jaten duzun? Etiketek hitz egiten dute. Informazio-gida (pdf, 832 kB).
    • Ba al dakizu zer janzten duzun? Etiketak esaten dizu. Informazio-gida (pdf, 2,8 MB).
  • Erosketak eta zerbitzuak

  • Iraunkortasuna

  • Kontsumitzaileen eskubideak eta betebeharrak

  • Segurtasuna

  • Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT)

    • Telefono mugikorra, ba al dakizu ser kontratatzen duzun? Informazio-gida (pdf, 1,27 MB).
    • Gazteak eta nabigazio segurua. Informazio-gida (pdf, 269 kB).
  • Finantza-zerbitzuak

  • Elikadura

Kontsumo Abentura

Jarduera honetan, batak bestearekin lotura duten hamar igarkizuneko misio bat gauzatu behar dute parte-hartzaileek.

Jarduerak bi fase ditu:

Parte-hartzaileen kopurua

Gutxienez, 4 lagun; gehienez, 12.

Iraupena

Ordu eta erdi, saio bakarrean.

Tokia

Kontsumobideko prestakuntza-zentroak.

Izen-ematea

Harremanetan jarri behar duzu  Bilbon, Donostian edo Gasteizen dagoen prestakuntza-zentroekin, edo bete dezakezu online formularioa.

Azken aldaketako data: