Kontsumobide

Azken eguneratzea: 2014/07/10

(Kontsumobideren Zuzendaritza Kontseiluaren erabakia. 2014ko uztailak 3)

Onartu da 'Kontsumobideren 2014-2018 Plan Estrategikoa'

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluak 'Kontsumobideren 2014-2018 Plan Estrategikoa' onartu du (2014ko uztailak 3), hau da, datozen lau urteetarako helburuak eta jarduteko ildoak ezartzen dituena.

Plan Estrategikoa Kontsumobiden izandako elkarlanaren ondorio da (gogoetakoa, koordinaziokoa eta lankidetzakoa).

Izan ere, Kontsumobidek beharrezkotzat jo ditu hurrengo urteotan aurre egin beharreko erronka nagusiak identifikatzea eta kontsumitzaileekin, gainerako interes-taldeekin eta, orokorrean, gizartearekin partekatzea; 2018ra begira, oinarri estrategikoak eta jarduteko urrats, helburu eta ekintza berriak (jarduerak) ezarriz.

2014-2018 Plan Estrategikoaren egitura (Agiriaren atalak):

  • Prozesu metodologikoa
  • Izandako estrategiaren ebaluazioa
  • Egoeraren diagnostikoa
  • Kontsumobideren xedea, ikuspegia eta balioak
  • Helburu estrategikoak
  • Plangintza estrategikoa
  • Kudeaketa-, jarraipen- eta ebaluazio-eredua.

 

Agiria:

'Kontsumobideren 2014-2018 Plan Estrategikoa'