Kontsumobide

Argitalpen-data: 2015/09/04

Ikuskapen-kanpaina: 'Material elektriko txikien lagin-hartzea' (2014). EMAITZAK

Kanpainaren helburua

Material elektriko txikiak aztertu ziren: hargune bat edo biko luzagarriak; entxufe-oinak, hargune bat, bi edo gehiagoko egokigailuak; larakoak edo entxufeak; kableak biltzekoak; lanpara-euskarriak, mugikorrentzako kargagailu unibertsalak. Kanpainaren helburua zen aplikatzekoak diren arauek xedatutakoa betetzen zela eta haien erabilera segurua zela egiaztatzea zen kanpainaren xedea, kasuan kasuko entsegu egokiak eginda.

Kanpainan, lagin batzuk hartu ziren, eta geroago CICCra bidali, aztertzeko.

Kontsumobideren ikuskatze-zerbitzuez gain, Irungo eta Gasteizko KIUBen ikuskatze-zerbitzuek ere lagundu zuten kanpainan.

Noiz egin zen

Kanpaina 2014ko urrian zehar egin zen.

Lagin-hartzea

32 lagin hartu ziren (8 Araban, 10 Gipuzkoan eta 14 Bizkaian).

Emaitzak

Laginen %53k betetzen zuen araudia.

Segurtasun arazoak direla-eta, laginen %41 Alerta Sarean sartu zen.

Aztertutako kasuen %6an, aurkitutako irregulartasunen berri eman zitzaien beste autonomia-erkidego batzuei, produktuetan atzemandako arazoen berri emateko euren lurraldeetan kokatutako enpresei (arazoek ez zuten, nolanahi ere, seguritatean eragiten).

Ondorioak

Laborategira igorritako material elektriko txikien ehuneko garrantzitsu batek segurtasun-arazoak zituen. Beraz, jarraitu egin behar da honelako kontrol-kanpainak egiten, gutxienez arriskuak eta irregulartasunak desagertu arte edota nabarmen gutxitu arte.