euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Etxebizitza bat saltzeko edo alokatzeko, ezinbestekoa da Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria edukitzea

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria

Etxebizitza batek zenbat energia kontsumitzen duen baldin badakizu alokatu edo erosi aurretik, aurrezki nabarmena lor dezakezu fakturetan. Eraikin edo etxebizitza baten eraginkortasun energetikoa funtzionamendu- eta okupazio-baldintza normaletan kontsumitzen duen energiaren arabera kalkulatzen da.

Etxebizitza edo lokal guztiek (eraiki berriak edo aurretik daudenak)  ziurtagiri energetikoa eduki behar dute,  betiere errentari bati alokatzen bazaizkio edo  saldu. Helburuak dira aurreztea sustatzea eta higiezinen arteko balorazioa eta alderaketa egin ahal izateko tresna bat eskaintzea.

Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa da higiezinak ziurtagiri hori duela egiaztatzen duen dokumentua. Bereizgarri horrek informazioa modu grafikoan eskaintzen du, A-tik (eraginkorrena) G-ra (eraginkortasun maila baxuena) doan letra batzuen bidez, energia-kontsumoaren eta CO2 isurketen araberakoa  antzeko tipologia eta kokapen berdintsuko eraikin batekin alderatuta. Beraz, garrantzitsua da letra horiei ondo erreparatzea, eraginkortasuna zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango baita gasaren eta elektrizitatearen fakturetan ordaindu beharreko kopurua.

Etxebizitza bila ari bazara,   eskubidea duzu nonsartuko zaren aldez aurretik jakiteko eta etxebizitza bat edo bestea aukeratzeko datu objektiboak izateko. Ziurtagiria, etiketa eta ziurtagiri energetikoaren prozedurari dagozkion artxibo informatikoak nahitaez entregatu behar zaizkio etxebizitza erosten edo alokatzen duen pertsonari.

Euskal Autonomia Erkidegoko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan izapidetzen da agiria. Informazio gehiago eskuratu eta eraikin baten kalifikazioa kontsulta dezakezu esteka honen bidez:

Non erakusten den eta zer informazio duen
Higiezinaren salmenta edo alokairua eskaintzen, sustatzen edo iragartzen duenak etiketa erakutsi beharko du higiezinen agentzietan, web-atarietan edo komunikabideetan (egunkariak edo aldizkariak) eta iragartzen den leku guztietan.

Etiketak, eraikinaren datuak eta lortutako eraginkortasun energetikoaren kalifikazio-maila adierazteaz gain, honako informazio hau ematen du:

  • Ziurtagiriaren erregistro-zenbakia.
  • Baliozkotasun-epea, hamar urtekoa izango dena.
  • Ziurtagiria eguneratu den (adibidez,  aldaketarik gertatu den, hala nola leihoak aldatzea edo instalazio termiko berri bat martxan jartzea).

Besteak beste, honako hauek zigortzen dira:

  • Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiririk ez edukitzea.
  • Etiketa energetikoa ez erakustea.
  • Ziurtagiria erregistratzeko aurkezteko edo informazioa faltsutzeko betebeharra ez betetzea.

Arau-hauste tipifikatuak 300 eurotik 600 eurora bitarteko isunekin zehatuko dira arinak badira; eta 601 eurotik 6.000 eurora bitartekoak, arau-hauste larriak edo oso larriak diren kontuan hartuta.

JARRAITU
  • RSS
Euskadi, auzolana