Kontsumobide

Zerbizu Teknikoak

Gatazka

Erreklamatzailea (aurrerantzean, Ane) erreklamazioa aurkeztu zaion enpresako (aurrerantzean, Nodamasal) zerbitzu teknikoarekin harremanetan jarri zen telefono bidez ke-kanpaia konpontzeko. Nodamasalek Aneren etxera joatea proposatu zion doako aurrekontu bat egiteko. Konponketa 536,03 €-ko pieza bat aldatzean zetzan. Nodamasalen arabera apurtutako pieza konpondu zitekeen arren, beraiek pieza aldatu eta berri bat jarri besterik ez zuten egiten. Anek uko egin zion pieza berria instalatzeari, horren kostua ke-kanpai berri bat erostea baino garestiagoa zelako.

Anek konponketa onartu ez zuenez, Nodamasalek 62,92 € kobratu zizkion Aneri irteera gisa. Eta hau da Aneren erreklamazioaren xedea prozedura honetan, Nodamasalek aurretiaz kostu honen berri eman ez ziolako.

Nodamasalek adierazi du, legeak ezarritako gutxieneko esku-hartzea kobratu zuela, eta bere webgunean bertan ezartzen dela, irteera-kostua doakoa dela konponketa egiten baldin bada. Halaber, alegatu du ez dutela pieza zaharren konponketarik egiten eta pieza berriekin baino ez dutela lan egiten.

Arbitraje-erabakia

Pertsona Bakarreko Arbitraje Organoak Aneren asmoa PARTZIALKI ONARTZEA erabaki du. Eta beraz, Nodamasalek fakturatutako zenbatekoaren %50 itzuli beharko dio Aneri, hau da, 31,46 €, gehienez ere 20 eguneko epean.

Azalpena

Pertsona Bakarreko Arbitraje Organoak uste du bidezkoa dela Nodamasalek irteera-kostua kobratzeko asmoa izatea, horrek lan bat egitea inplikatzen baitu eta gainera, Nodamasalek hala jakinarazi duelako bere webgunean.

Era berean, Arbitraje Organoaren iritziz Nodamasalek irteera gauzatu aurretik jakinarazi behar izan zion Aneri irteera-kostua, eta pieza berriekin bakarrik lan egiten duela ere, datu garrantzitsu eta erabakigarria baita askotan irteera-kostu bera onartzeko.

Arbitraje-organoak zehaztu du alderdi bakoitzak fakturaren zenbatekoaren %50 bere gain hartu behar duela.

 

Azken aldaketako data: