Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

02/24 Kontrolaren asken txostena .- 1.4 Programa - ''NBE (Txalekoak)''

Helburua

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuaren merkatu-zaintzako jardueren esparruan, ikuspen handiko txaleko islatzaileen gaineko kontrol sistematikoaren emaitzak biltzen ditu txosten honek. Helburua da ziurtatzea norbera babesteko ekipamenduek (NBE) indarrean dauden araudiak betetzen dituztela eta interes publikoentzat arriskurik ez dutela.

Aurrez aurreko kontrolari eta dokumentu-kontrolari dagokienez, zehapen-izaera izan du.

Onlineko kontrolari dagokionez, aurrera begirako izaera izan du. Gaur egun, aplikatu beharreko araudiak ez du eskatzen informazio jakin bat web-orrietan sartzea, eta, horregatik, ezin da zehatu ez egoteagatik. Hala ere, interesgarria da jakitea kontsumitzaileek zer informazio duten.

Kontrol horren xede izan dira ikuspen handiko txaleko islatzaileak (NBE taldearen barruan).

Kanpainaren garapena

Aurrez aurreko ikuskapenak egiteko, produktuak merkaturatzen diren establezimenduak in situ bisitatu ditugu, eta arreta berezia eskaini diegu prezio merkeak eskaintzen dituztenei. Onlineko ikuskapenak egiteko, webgune hauek bisitatu ditugu: azalera handiko establezimenduak, automobiletarako ordezko piezen dendak, denda espezializatuak, babes eta lan-materiala saltzen duten establezimenduak, etab.

36 ikuskapen egin ziren 2024ko martxoan, aurrez aurreko ikuskapenak, onlineko kontrolak eta dokumentazio-kontrolak barne. Gainera, erreklamazio-orrien eta iragarpen-kertelen ofiziozko 10 ikuskapen egin ziren bisitatutako establezimenduetan.

Emaitza nagusien arabera, aurrez aurreko ikuskapenetan ez-betetzea % 60koa izan da, batez ere fabrikatzailearen identifikazioarekin eta EBren adostasun-adierazpenarekin lotura dutenetan. Hartutako laginetan, % 30ek ikuspen handiko araudiak urratu zituzten, baita EBko adostasun-adierazpenik ez zutelako ere.

Online ikuskapenetan eta dokumentu-kontrolean ez zen arau-hausterik antzeman, baina ofiziozko ikuskapenen % 20an zehapenak proposatu ziren, kontsumitzaileari informazioa emateko araudia ez betetzeagatik.

Lortutako emaitzak

Aurrez aurrekok ontrolari dagokionez, alde batetik, ikuskapenetan ez-betetzeak hauteman direnez, aurrez aurreko kontrolak egiten jarraitzea gomendatzen da.

Bestalde, laginetan ez-betetzeen ratioa handia da, % 30ekoa, eta, beraz, komeni da kontrol mota hori egiten jarraitzea.

Online kontrolari dagokionez, ez-betetzeen eta, beraz, zehapen-proposamenen falta nabarmendu behar da.

Azken aldaketako data: