Erreklamazio/salaketa bat egin nahi dut
Kontsumitzaile gisa dagozkizuneskubideak urratu direla uste baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu. Enpresa baten praktika eztabaidagarriei buruzko informazioa emateko, zuzenean eragin ez badizu ere, salaketa egin dezakezu.
Erreklamazioak eta salaketak gure bulegoetan aurkez ditzakezu. Online ere aurkez dezakezu; horretarako, bi aukera dituzu:
- Sinadura digitala duen erreklamazioa. Bide hau gomendatzen dizugu; horrela, zure erreklamazioari buruzko informazio zehatza izango duzu.
- Online erreklamazioa, NAN eskaneatuarekin. Gogoratu kasu honetan eskaneatutako NANa erantsi behar duzula eta jasotzen dituzun komunikazioak posta arruntez izango direla.
Erreklamazio bat aurkeztu aurretik, funtsezkoa da arazoa enpresarekin zuzenean konpontzen saiatzea. Akordiorik lortu ez baduzue, erreklamazioa aurkezteko une egokia da.
Gogoratu zure erreklamazioa izapidetzeko honako hauek beharko ditugula:
- Zure datu pertsonalak.
- Erreklamazioa egin nahi diozun enpresaren datuak.
- Gertaeren kontakizun zehatza, ahalik eta informazio zehatz gehien izan dezagun gertatutakoari, produktuaren edo zerbitzuaren identifikazioari eta ezaugarriei buruz, eta eskatzen duzunari buruz (dirua itzultzea, produktua aldatzea, konpontzea eta/edo kalte-ordaina).
- Aurkez ditzakezun frogagiri guztiak: fakturak, aurrekontuak, erreklamazio-orriak, publizitate-liburuxkak, ordainagiriak, etab.
- Erreklamazioaren data eta zure sinadura.
Arazoa sortu eta bi hilabete baino gutxiagoko epean saltokiaren edo enpresaren aurrean erreklamazioa egitea gomendatzen dizugu.