plusDuela gutxi

Maitek 1.500 euro galdu zituen

Maitek Kontsumobidera jo zuen, Interneten egindako erosketa bat zela-eta gatazka bat izan ondoren. Jaka bat erosi zuen web-orri baten bidez, baina bere txartelean bi kargu agertzen ziren: bata jakari zegokiona eta bestea online denda berean erositako ordenagailu batena.

Maitek 1.500 euro galdu zituen

Maitek Kontsumobidera jo zuen, Interneten egindako erosketa bat zela-eta gatazka bat izan ondoren. Jaka bat erosi zuen web-orri baten bidez, baina bere txartelean bi kargu agertzen ziren: bata jakari zegokiona eta bestea online denda berean erositako ordenagailu batena. Dendara erreklamatzera joan zenean, hangoek erakutsi zioten Maitek, edo Maiterena egiten zuen norbaitek, ordenagailu bat erosi zuela denda horretan.

Handik gutxira, Maite konturatu zen beste kargu bat egin ziotela txartelean, eta zur eta lur geratu zen. Bankuarekin harremanetan jarri zen, eta orduan hasi zen ulertzen gertatutakoa.

Maitek geltokian egin zuen jakaren erosketa, autobusaren zain zegoela. Telefonoaren daturik ez gastatzeko, autobus-geltokiko wifi-sarera konektatu zen. Erosketa egin ahal izateko txartelaren datuak eman zizkionean online dendari (konfiantza-berme guztiak zituen), wifi-sare publikoa erabili zuen. Orduantxe eskuratu zituzten bere datu sentikorrak (kreditu-txartelarenak kasu), eta, ondoren, txartel hori bera erabili zuten Maiteren identitatea ordeztuz.

Kasu honetan, iruzur baten aurrean gaude. Maite harremanetan dago Ertzaintzaren delitu informatikoen unitatearekin, gertakariak argitzen saiatzeko, baina itxura guztien arabera, 1.500 euro horiek galdu ditu, eta denbora asko ere bai.

Aholkua
manos
Aholkua

Inoiz ez ordaindu wifi publikoak erabilita; are gehiago, wifi publikoak saihestea gomendatzen dizugu, iruzurra errazten baitute eta zibergaizkileak haien bidez zure gailuetan sar baitaitezke, datuak eskuratzeko.

Nola egiten dute? Modu askotara egin dezakete: batzuetan, zibergaizkileek wifi publikoarekiko konexio legitimoa interferitzen dute, eta konexio horren bidez komunikatzen dituzun datuak atzitzen dituzte; beste batzuetan, zure gailuak infektatzen dituzte malwareekin, eta gailuetako edukietan sartzen dira: argazkiak, pasahitzak, etab.

Egia da badaudela egiaztatze-sistema gehigarriak dituzten wifi publikoak; hala ere, gure aholkua da sare horiek saihestea, eta inoiz ez erabiltzea wifi publikorik datu sentikorrak transmititzeko (pertsonalak, finantzarioak, osasunari buruzkoak …). Seguruagoa da zure datuak gastatzea.