plus Eta gainera

Energia: gutxiago kontsumitu, gutxiago gastatu eta dirulaguntzei buruzko informazioa bilatu

Krisi energetikoa ez da koiunturala; izan ere, gaur egun gure planetaren muga fisikoak begienaurrean ditugu.

imagen consejo7

7 Aholkua

Krisi energetikoa ez da koiunturala; izan ere, gaur egun gure planetaren muga fisikoak begienaurrean ditugu. Energia ezinbesteko zatia da gure bizimoduan, baina ez da mugagabea; haren ekoizpenak baliabide mugatuak kontsumitzen ditu eta eragina du gure poltsikoetan.

Efizientea izatea eta energia-kontsumoan aurreztea beharrezkoa da, elkartasunez jarduteko eta ekonomia babesteko.

Energia-kontsumoaz ohartu behar dugu, murriztu eta optimizatu. Batzuetan keinu txikiak egiten dira: dutxa, bainua hartu beharrean; leiho itxiak, berogailua martxan badago; hobe jertsea janztea berogailua piztea baino;, garraio publikoa aukeratzea,, etab. Horrela, zure gastua murriztu ahal izango duzu.

Gas naturalari dagokionez, oso aukera argia duzu: ABT(TUR), Azken Baliabideko Tarifa. Gobernuak finkatzen du tarifa hori, hiru hilean behin aldatzen da, eta legez mugatuta dago. Nolanahi ere, merkatu libreko gas naturaleko tarifa gehienak baino merkeagoa da. Ia pertsona guztiok betetzen ditugu tarifa hori eskuratzeko kontsumo- baldintzak.

Kontsumo elektrikoak hobariak ditu hainbatentzat: errenta mugatuak, kalteberak edo kalteberatasun-arriskuan dauden pertsonak. Kasu horietan, onura eskatu egin behar da, eta fakturaren gaineko deskontu gisa agertuko da.

Kasu egin gure aholkuei, aurreztu, eta zaindu planeta.

Podcast

Kontsumobideren aholkuak energia aurrezteko moduaz

Egilea: Kontsumobide

2023ko abuztuaren 23a