Kontsumobideri buruz
Aurrez aurre, online zein telefonoz erantzun diezazukegu Kontsumobiden.
Ez, kontsultak egiteko baino ez da behar aurretiko hitzordua.
Astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik) goizeko 8:30etik 14:00etara ematen dugu arreta aurrez aurre.
Kontsumobidek bulegoak ditu EAEko hiru hiriburuetan. Hemendituzu helbideak.
Honako hauek egin ditzakezu: informazioa eskatu, gai jakin bati buruzko kontsulta egin, enpresa bat salatu bere praktikak zuzenak ez direla uste baduzu, erreklamazio bat aurkeztu kontsumitzaile gisa dituzun eskubideak urratu direla uste baduzu, zure kudeaketekin lotutako dokumentuak erregistratu eta BAKQ eskatu.
Ez, ez dugu horretarako eskumenik Kontsumobiden. Bide judizialera jotzen baduzu, EAEn jarduten duten kontsumitzaileen elkarteren baten laguntzarekin jo dezakezu.
Bai, 2023an EAEko kontsumitzailearen estatutu berria onetsi zenetik, eskumenak ditugu enpresak dirua itzultzera behartzeko, baldin eta frogatzen bada gaizki kobratuta dagoela edo produktua edo zerbitzua ez zela zuzena.
Arazoa EBko herrialde batean gertatu bada, badira bide zehatzak, eta Kontsumobidek lagundu diezazuke. Arazoa EBtik kanpo sortu bada, saiatu gaitezke, baina enpresaren borondatearen mende egongo da.
Bai, kontsumoko arbitrajearen EAEko sistema kudeatzen dugu Kontsumobiden, eta laguntza eta gida eman diezazukegu.