plusDuela gutxi

Bai, gainerreserba legezkoa da

Egia da gainerreserba legezkoa dela, nahiz eta zaila izan hori ulertzea.

Kasu errealak: Bai, gainerreserba legezkoa da

Egia da gainerreserba legezkoa dela, nahiz eta zaila izan hori ulertzea. Garraiobide batean (hegazkina, adibidez) dauden jarlekuak baino txartel gehiago saltzean datza. Beren burua babesteko modu bat da; erreserba batzuk bertan behera gera daitekeenez, horrela jokatuta, salmentak bermatzen dituzte konpainiek. Baina, zer gertatzen da erreserbarik ezeztatzen ez bada? Gainerreserba.

Karmelek bazeukan gaiaren berri, baina ez zuen inoiz halakorik sufritu duela hilabete arte. Laneko bidaia bat zen, eta denboraz ondo zebilen. Eskoziara zihoan, baina aireportura iristean ezusteko handia izan zuen. Hegazkin-konpainiak jakinarazi zion gainerreserba gertatu zela; 5 ordu geroago hegan egitea eskaini zion, eta, gainera, business klasean. Garaiz zihoan, eta egia zen planak zertxobait izorratu zizkiotela, baina eskaintza onartu zuen. Karmele autonomoa da, eta kontuan izanda alferrik galdu zuela bidaiarako hartutako jaieguna, kalte-ordaina eskatzea pentsatu zuen. Karmelek, ordea, ez zekien borondatezko gainerreserba kasu baten aurrean zegoela. Berak onartu egin zuen hegazkin-konpainiaren eskaintza, beranduago bidaiatuko zuen eta erosoago, eta otordua ordaintzen zioten; baina, hori guztia onartzean, uko egin zion erreklamatzeko eskubideari.

Gainerreserba nahi gabekoa denean, hau da, konpainiak lehorrean geratzeko boluntariorik ez egoteagatik hegazkineratzea ukatzen duenean, 250 € eta 600 € bitarteko konpentsazio-eskubidea dago, hegaldiaren iraupenaren arabera. Konpentsazio hori % 50era arte murritz daiteke airelineak baldintza jakin batzuk betetzen baditu, hala nola bidaiaria bere helmugara eramatea EBko araudian ezarritako denboran. Nahi gabeko gainerreserbetan, konpentsazio ekonomiko hori berehala ordaindu behar da, eta ez da nahastu behar borondatezko gainerreserba dagoenean txartelaren zenbatekoa itzultzearekin; hain zuzen ere, zenbateko hori aurreikusitako hegaldiaren ondorengo 7 egunetan itzul daiteke.

Aholkua
manos
Aholkua

Hegaldiei buruzko erreklamazio oro AESAren (Aire Segurtasuneko Estatu Agentzia) eskumena da, eta erreklamazio horien ebazpenak lotesleak dira hegazkin-konpainientzat.

Ezagutu bidaiari gisa dituzun eskubideak, ez hegaldietarako bakarrik, baita kasu guztietarako ere.

Gorde beti ordainagiriak, kontratuak, fakturak, etab.

Eskatu informazioa, zure eskubidea da eta.