plusDuela gutxi

Eskaintza hau telefono bidezkoa baino ez da

Pedrori iruditzen zitzaion diru gehiegi ordaintzen zuela gasagatik, eta Interneten bila hasi zen. Eskaintza interesgarri bat topatu zuen ?Gases el globo? webgunean, eta dei ziezaioten eskatu zuen.

Pedrori iruditzen zitzaion diru gehiegi ordaintzen zuela gasagatik, eta Interneten bila hasi zen. Eskaintza interesgarri bat topatu zuen “Gases el globo” webgunean, eta dei ziezaioten eskatu zuen. Berarekin harremanetan jarri zirenean, eskaintza oso onuragarria egin zioten, eta ez zion inongo susmo txarrik hartu.

Erabaki aurretik, Pedrok eskaintza idatziz eskatu zuen, eta orduan hasi ziren gauzak okertzen. Konpainiakoek erantzun zioten eskaintza oso ona zela eta telefonoz baino ez zegoela eskuragarri. Pedrok esan zien prest zegoela kontratazioa telefonoz egiteko, baina aurretik eskaintza egiaztatu nahi zuela. Azkenean, eskaintza onartu zuen, baldintza hau jarrita: gutxienez 14 eguneko epean kontratua idatziz bidaltzea. Eskaera hori sms bidez baieztatu zioten.

A zer nolako sorpresa hartu zuen kontratua jasotzean: kontratazio-prozesuan hitzartu gabeko kontzeptu batzuk azaltzen ziren, eta berak kontratatu ez zituen zerbitzu osagarri batzuk ere bai. Konpainiarekin harremanetan jarri zen, azaltzeko telefono bidezko eskaintza ez zetorrela bat idatzizko kontratuarekin. Pedrok behin eta berriz esan zien berak ez zituela baldintza horiek adostu; baina, tamalez, ez zeukan modurik telefonoz egindako eskaintza frogatzeko.

Kasu honetan, Pedrok zuhur jokatu zuen; izan ere, kontratua jaso eta irakurri ondoren, argi ikusi zuen hori ez zela telefonoz adostutakoa, eta eskaintza ez zela hain onuragarria. Azkenean, kontratua deuseztatzea erabaki zuen, legezko epearen barruan baitzegoen uko egiteko (urrunetik edo bulegotik kanpo egindako kontratua izateagatik).

Aholkua
manos
Aholkua

Eskatu beti eskaintza idatziz; irakurri, ulertu eta egin beharrezkoak diren konparazioak. Edonola ere, kontratua idatziz egin behar da (edo euskarri iraunkor batean; horrek esan nahi du posta elektronikoz bidaliko dizutela, edo zuk kontratua gorde ahal izateko moduan, lasai irakurri eta aztertu ahal izateko). Egiaztatu kontratuan dioena bat datorrela adostu duzunarekin, eta ados bazaude sinatu eta gorde. Desadostasunak badituzu, saiatu konpontzen, eta, bestela, kontratua suntsiarazi edo erreklamazioa jarri ahal izango duzu, betiere aukera hori baldin badago.

Kontratua beti idatziz edukitzea da garrantzitsuena; eta horrez gain zure eskubideak ezagutzen eta erabiltzen badituzu, Pedrok egin zuen bezala, oraindik hobeto.