Kontsumobidek arbitrajearen bidea gomendatzen die enpresei eta kontsumitzaileei

Argitalpen-data: 

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua saltokiei eta dendei informazioa emateko kanpaina batean murgilduta dago, euskal arbitraje-sistemaren abantailei buruz. Urtero egiten den kanpaina honen helburua arbitrajeko euskal sistemari atxikiko zaizkion establezimendu gehiago erakartzea da.

Laura Alzola Kontsumobideko zuzendariak adierazi duenez, "kontsumoko arbitrajea gatazkak konpontzeko sistema bat da, kontsumitzaileen babesa indartzen duena, eta, gainera, kalitate-plus bat da enpresentzat, kontsumitzaileen eskubideekiko duten konpromisoaren erakusgarri delako".

Kontsumoko Euskal Institutuaren kanpainak bi zati ditu: alde batetik, irratian eta interneten garatzen den informazioa, eta, bestetik, aurrez aurreko bisitekin garatzen den informazioa eta saltokiak erakartzeko zatia.

Arbitraje-sistema gatazkak konpontzeko borondatezko sistema bat da, bide judizialaren ordezkoa, azkarra eta doakoa. Sistemari berari atxikitzea da sistemaren borondatezkotasuna; izan ere, arbitrajea onartu ondoren, haren ebazpenak nahitaez bete behar dira.

Kontsumobideko zuzendariak, halaber, kontsumitzaileek kontsumoko arbitrajeari atxikitako saltokiak bilatzeko beharra azpimarratu du, "kontsumitzaile gisa duten babesa areagotu eta sistema bera indartzen baitute".