plus Eta gainera

Overbookingarekin dirua itzuli behar dizute

Bidaiatzea. Beste kultura batzuk ezagutu eta haietatik ikastea. Esperientzia berriak bizitzea.

irudi aholku10

10 Aholkua

Bidaiatzea. Beste kultura batzuk ezagutu eta haietatik ikastea. Esperientzia berriak bizitzea. Itzela dirudi baina ezbeharrak ere gertatzen dira. Eta horretarako, jakin behar duzu:

  • Overbooking-a badago, hauek dira zure eskubideak: dirua itzultzea edo ordezko bidaia bat ematea, eta baita berehalako konpentsazio bat ere.
  • Hegaldia bertan behera uzten badute, ordezko garraio bat edo dirua 7 egunetan itzultzea aukera dezakezu. Baina kontuz! Zenbat aurrerapenarekin jakinarazten dizuen arabera, eskubide batzu edo beste batzu dituzu. Informa zaitez.
  • Zure hegaldia atzeratzen badute eta atzerapena 5 ordutik gorakoa bada, janaria, freskagarria, ostatua eta itzulketa jasotzeko eskubidea duzu.
  • Ekipajea hondatzen bada, 7 egun dituzu erreklamatzeko. Galtzen bada, 21 egun.

Eta gogoan izan beti, kontsumitzen duzunean, kontsumitzen jakin behar dela.

Podcast

Kontsumobideren aholkuak bidaiei buruz

Egilea: Kontsumobide

2023ko abuztuaren 23a