Bitartekaritza

Kontsumo-erreklamazio bat jasotzen dugunean, bitartekaritzara jotzeko aukera irekitzen da. Gatazkak konpontzeko metodo hori erabat borondatezkoa da, eta inpartzialtasuna, neutraltasuna eta konfidentzialtasuna ditu ezaugarri.

Kontsumobiden, bitartekaritzaz arduratzen garenok, fede onez eta inpartzialtasunez jokatzen dugu beti. Funtsezkoa da adieraztea ez dugula bitartekari-lanik egingo interes-gatazkarik izanez gero.

Akordioa lortuz gero, indarrean dagoen legeriaren arabera gauzatuko da, eta idatziz dokumentatuko da eta tartean dauden alderdi guztiek sinatuko dute (enpresak edo saltokiak, bitartekariak eta zuk). Bitartekaritzak ikuspegi eraginkor eta konfidentziala ematen du kontsumo-gatazkak konpontzeko.