Lan-eremuak

Kontsumobide hainbat lan-arlotan antolatu dugu, Euskadiko herritarrok behar dugun zerbitzua eskaintzeko.

Plangintza, Azterlan, Informazio eta Prestakuntza Unitatea

  • Bloque formación

    Prestakuntza

    Hiru prestakuntza-zentro ditugu kontsumoarekin lotutako hainbat gaitara egokitutako jarduerak eskaintzeko. Prestakuntza-ekintza horiek hainbat giza talderi zuzenduta daude, hala nola ikasleei eta adinekoei. Gainera, aldizkako prestakuntza ematen diegu kontsumoko profesionalei, haien behar espezifikoen arabera.

  • Bloque Información

    Informazioa

    Egunean izango dituzu berritasunak, kontsumo-joerak, iruzurrezko jardunbideak, kontuan hartu beharreko neurriak edo kontsumitzailearen eskubideen erregulazioa.

  • Bloque Planificación

    Plangintza eta azterlanak

    Urteko azterlanak egiten ditugu kontsumo-legeria betetzen den, kontsumo-joera berriek zer eragin duten eta zein arrisku berri dagoen ebaluatzeko.

Erreklamazioetarako, Bitartekaritzarako eta Arbitrajerako Unitatea

Kontsumo-gatazka bat izan eta erreklamazio bat aurkezten baduzu, hemen gaude laguntzeko:

  • Bloque Mediación

    Bitartekaritza:

    Akordio bat bilatzen dugu gatazkan sartuta dagoen enpresarekin. Hori ezinezkoa bada, kontsumoari buruzko legeria urratu den zehaztuko dugu eta, hala bada, nola konpentsatuko zaizun adieraziko dugu. Behar den kasuetan, enpresari ezarri beharreko zehapenak ebaluatuko ditugu.

  • Bloque colaboración

    Arbitrajea:

    Doako aukera azkar hau gomendatzen dizugu gatazkak konpontzeko. Arbitraje-auzitegi batek ebazpen bat ematen du (arbitraje-laudo deritzona), eta enpresak eta kontsumitzaileek nahitaez bete behar dute.

Merkatuaren Ikuskaritza eta Kontrolerako Unitatea

  • Bloque recordatorio

    Merkatu zuzena eta gardena

    Unitate honetan merkatuaren zaintzaz arduratzen gara, enpresek kontsumo-araudia betetzen dutela eta kontsumitzaileen eskubideak errespetatzen dituztela bermatzeko.

    Guztiontzako merkatu bidezko eta gardena ziurtatzeko konpromisoa dugu.