On-line bidezko erreklamazio bat nola egin
Erreklamazio bat online aurkezteko, sinadura elektronikoa eduki behar duzu. Horrela, zure datuen segurtasuna bermatuko dugu, eta abantaila hauek izango dituzu:
- Zure erreklamazioa edozein unetan aurkeztu ahal izango duzu, bulegoen ordutegiak kontuan hartu gabe.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun egiaztagiri guztiak gehitu ahal izango dituzu.
- Jakinarazpen guztiak telematikoki jasoko dituzu.
Sinadura elektronikorik ez baduzu, B@KQ txartela eska dezakezu Kontsumobideren edo Izenperen bulegoetan.
Nolanahi ere, arazorik baduzu edo B@KQ txartela eduki arte ezin baduzu itxaron, beste aukera bat eskaintzen dizugu: NANa eskaneatuta duen erreklamazio bat aurkeztu ahal izatea., Baina gogoan izan:
- Jaso beharreko jakinarazpenak posta arruntez jasoko dituzu.
- Zure NAN eskaneatuta erantsi behar duzu
Gure gomendioa da ahal duzun guztietan erreklamazioa sinadura digitalarekin aurkeztea.