plus Eta gainera

Produktu bat itzuliz gero, baliteke gastuak ordaindu behar izatea

Gero eta gehiago erosten dugu online, eta horregatik, oso kontuan izan behar da zer den atzera egiteko eskubidea.

6 Aholkua

6 Aholkua

Gero eta gehiago erosten dugu online, eta horregatik, oso kontuan izan behar da zer den atzera egiteko eskubidea. Erosketa bat legezko epe baten barruan itzultzeko eskubidea duzu, azalpenik eman beharrik gabe eta zigorrik jaso gabe.

Baina noiz erabiltzen da?

  • Interneteko edo urrutiko erosketetan bakarrik funtzionatzen du. Aurrez aurreko erosketetan, hau da betiko denda fisikoetan, ez da erabilgarria ez daudelako behartuta itzulketak onartzera.
  • Online erosketetan 14 egun dituzu iritzia aldatzeko eta erositakoa itzultzeko. Baina baliteke bidalketa-gastuak ordaindu behar izatea.
  • Ez dago itzultzeko eskubidea neurrira egindako produktuak badira, edo osasun-produktuak, edo bilgarria kendu badiezu, edo bidaien kasuan.

Eta gogoan izan beti, kontsumitzen duzunean, kontsumitzen jakin behar dela.

Podcast

Kontsumobideren aholkuak atzera egiteko eskubideari buruz

Egilea: Kontsumobide

2023ko abuztuaren 23a