Zer da Kontsumobide
Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari atxikitako organismo autonomoa gara.
Gure Zerbitzu-katalogoan gure zerbitzuak eta gurekin harremanetan jartzeko bideak aurki ditzakezu. Kontsumitzaile gisa dituzun eskubideak ulertzen eta baliatzen laguntzeko gaude hemen.
¿Zer egiten dugu?
Kontsumitzaileen eskubideak babesten ditugu, eta, hori lortzeko, bost arlo hauetan lan egiten dugu:
Hezkuntza eta informazioa:
Herritarrei prestakuntza eta informazioa ematen diegu kontsumitzaile gisa dituzten eskubide eta erantzukizunei buruz.
Kontsumo kontzientearen sustapena:
Kontsumo kontziente, arduratsu eta jasangarri baten garrantziaz sentsibilizatzen saiatzen gara.
Defentsa aktiboa:
Kontsumitzaileen eskubideen alde egiten dugu.
Merkatuaren zaintza lanak:
Merkatua gainbegiratzen dugu, kontsumitzaileen eskubideak errespetatzen direla bermatzeko.
Enpresekin lankidetzan aritzea:
Enpresekin lankidetzan aritzen gara, kontsumo- ekosistema jasangarriagoa eta ingurumenarekiko begirunetsuagoa sustatzeko.
Eusko Legebiltzarrak 2023ko apirilaren 27an onartutako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuak, gidatzen gaitu. Estatutu horrek kontsumoaren arloan egiten dugun lana bideratzen du.