Silviak lortu du bere telefono-konpainiak kobratzen dion kuota jaistea
Berak giga bat zeukan kontratatuta, baina abiadura txikiagoan nabigatzen ari zela iruditzen zitzaion.
Berak giga bat zeukan kontratatuta, baina abiadura txikiagoan nabigatzen ari zela iruditzen zitzaion. Abiadura egiaztatu zuenean, 300 mega ingurukoa zela ikusi zuen.
Hainbat egiaztapen egin zituen eta zain egon zen egun batzuetan. Ezer aldatzen ez zela ikusita, bere telefono-konpainiarekin harremanetan jarri zen. Konpainiakoek esan zioten ezinezkoa zela giga bat kontratatu izana, bera bizi zen lekuan ezin zutelako abiadura hori eskaini. Silviak erantzun zien berak bazekiela zer zeukan kontratatuta, kontratua irakurri zuela eta oso argi zegoela. Konpainiak berriz ere erantzun zion hori ezinezkoa zela, eta ez zion inongo konponbiderik eman.
Kontsumobidera jo zuenean, kontua oso argi zegoen; Silviak kontratua irakurrita zeukan, bazekien zer kontratatu zuen eta konpainia ez zen kontratua betetzen ari. Kontsumobideren bitartekaritzari esker, konpainiak, azkenean, bere akatsa aitortu zuen eta hileko kuota jaitsi zion Silviari, 300 megara egokituta. Silviak onartu zuen aldaketa, eta, gainera, sobera kobratutako zenbatekoak itzuli zizkioten.
Garrantzitsua da kontratuak irakurtzea, eta funtsezkoa haiek ulertzea eta, jakina, gordetzea. Zure bermea dira. Kontratazioa telefonoz edo Internet bidez eginda ere, enpresak idatziz berretsi behar dizu eskaintza, eta, sinatu ondoren, kontratuari lotuta geratuko zara. Ziurtatu kontratua euskarri iraunkor batean bidaltzen dizutela, eta gorde ezazu.