03/25 kontrolaren azken txostena: 2.kategoria - ''Esnekien alternatiba - oloa''
Kanpainaren helburua eta garapena
Merkatua zaintzeko jarduera horien helburu nagusia da egiaztatzea aurrez aurreko salmentako txikizkako merkataritzan eskuragarri dauden olo-edariek (oloa bakarrik, beste zerealekin nahastu gabe) araudia betetzen dutela. Kontrol horrek zehapen-izaera izan du, eta 2024ko apirilaren 1etik 30era bitartean egin dira ikuskapenak Bizkaian.
4 kontrol-maila egin dira:
- Produktuaren protokoloari lotutako jarduketa: 11 marka komertzial kontrolatu dira txikizkako 5 establezimendutan.
- Laginak hartzeagatiko jarduketak: Hainbat markatako 4 elikagairen laginak hartu dira txikizkako 3 operadoretan.
- Ofiziozko ikuskapenak: Aurreko kontrolen esparruan, ofiziozko 4 ikuskapen egin dira bisitatutako establezimenduetan: erreklamazio-orriak, informazio-kartelak eta tiketen igorpena.
- Operadoreen protokoloari lotutako jarduketak: 4 kontrol egin dira txikizkako establezimenduetan.
Lortutako emaitzak
Jarraian, kontrol-maila bakoitzean lortutako emaitzak zehazten dira:
- Produktuaren protokoloari lotutako jarduketa: Egindako 11 ikuskapenetan ez da ez-betetzerik antzeman produktuaren protokoloari dagokionez.
- Laginak hartzeagatiko jarduketak: Kalitatearen Ikerketa eta Kontrolerako Zentroak ez du ez-betetzerik antzeman egindako 4 lagin-hartzeetan.
- Ofiziozko ikuskapenak: Egindako ofiziozko 4 ikuskapenetan ez da ez-betetzerik antzeman.
- Operadoreen protokoloari lotutako jarduketak: egindako 4 kontroletan ez da ez-betetzerik antzeman.
Ondoriak
Ez da ez-betetzerik antzeman kontrolatutako elikagaian, eta, beraz, ez da komeni produktu beraren kontrol sistematikoak errepikatzea.
Azken aldaketako data:



