06/22 Kanpainaren azken txostena: ile-lehorgailu arruntak eta bidaiakoak
Helburua
Kanpaina honen helburu nagusia izan da ile-lehorgailu arruntak eta bidaia-lehorgailuak behar bezala etiketatuta daudela eta arlo horretan indarrean dauden xedapenetan ezarritako segurtasun-baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
Kanpainaren izaera
Kanpaina horrek zehapen-izaera izan du.
Kanpainaren xede diren produktuak
Kanpaina honen xede izan dira ile-lehorgailu arruntak eta bidaiakoak.
Establezimenduak
Kanpainaren xede diren produktuak merkaturatzen dituzten establezimenduetara egindako bisiten bidez egin dira ikuskapen-jarduerak.
Gauzatzeko epea
Kanpaina 2022ko maiatzean egin da.
Kanpainaren garapena
Guztira 14 jarduera egin dira, eta laginak hartu dira horietako 4 jardueratan.
Lortutako emaitzak
Protokoloz egindako jarduerak
Egindako 10 ikuskapenetatik, 7tan ez-betetzeak antzeman dira, hau da, % 70ean.
Ez-betetzerik ohikoena izan da etiketako informazioa, gutxienez, gaztelaniaz ez agertzea ( % 50).
Beste ez-betetze esanguratsu batzuk izan dira jarraibideetan ez dela ohartarazten zer neurri hartu behar dituzten 8 urtetik beherakoek eta gorakoek edo gaitasun fisiko, sentsorial edo mental murriztuak dituzten pertsonek ( % 20).
Fabrikazio-lotea, haren ohiko izena, edo Europako Ekonomia Erkidegoko fabrikatzailearen, ontziratzailearen, transformatzailearen edo saltzaileren helbidea ere ez dira ageri( % 10).
Jarduketak amaitzea.
7 zehapen proposatu dira, eta gainerako hiru ikuskapenak artxibatu egin dira.
Laginak hartzearen ondorioz egindako jarduketak
4 jarduera egin dira laginak hartzearen ondorioz.
Jarduketa horien % 25a ez da araudiarekin bat etorri; zehazki, ez da segurtasun-oharrik agertzen (nahitaezko segurtasun-oharrak eta markatzea).
Jarduketak amaitzea.
Jarduketa zehapen-proposamen batekin amaitu da, eta gainerako hiru ikuskapenak artxibatu egin dira.
Aurretik ohartarazitako lehorgailuen kontrol-ikuskapenak
Ez da aurretik ohartarazitako ile-lehorgailurik detektatu.
Erreklamazio-orriko kartelaren, orrien eta nahitaezko datuak dituen salmenta-txartelean egindako kontrolean, ez da ez-betetzerik antzeman.
Ondorioak
Ez-betetzeen ehuneko handia nabaritu da protokoloz egindako kontroletan, eta kasuen erdietan, gutxienez, nahitaezko informazioa gaztelaniaz ez dagoelako da. Gainerako ez-betetzeen artean (ez dira hain ugariak izan), segurtasun-ohartarazpenik ez egotea nabarmentzen da, baita laginak hartzeari buruzkoan ere, horietan ere ez-betetze bakarra mota horretakoa izan baita. Gainerakoan, ez da aurretik ohartarazitako produkturik aurkitu.
Azken aldaketako data:



