06/24 Kontrolaren asken txostena.- 08 kategoria - "Janari-pasta"
Kontsumobideren 2024ko Urteko Planaren barruan, janari-pastaren kontrolari buruzko azken txostenak funtsezko puntu hauek ditu:
Helburua
Kontrolaren helburua hirukoitza izan da:
- Kontrol analitikoa.
- Txikizkako operadoreen kontrola.
- Merkatua zuzentzeko neurri zuzentzaileak eta zehatzaileak hartzea.
Kontrol honen xede diren produktuak aurrez aurreko salmentako txikizkako merkataritzan eskuragarri dagoen janari-pasta izan da.
Ikuskapen-jarduketak egiteko, kontrolaren xede diren produktuak (pasta lehorrak, freskoak ez direnak) merkaturatzen diren establezimenduak in situ bisitatu dira, eta ez-betetzeak gertatzeko probabilitate handiena dutenak lehenetsi dira.
Kontrolaren garapena
Arabako Lurralde Zerbitzuak 3 ikuskapen egin ditu protokolo bidez 2024ko apirilaren 16tik 18ra bitartean.
Bi kontrol mota egin dira:
- Pasta lehorren (ez freskoen) arauzko 2 lagin-hartze egin dira guztira, eta horien lehentasunezko kontsumo-data ahalik eta zabalena zen . Laginak makarroietan, tagliatelletan, kuskusetan eta antzeko janari-pas tan hartu dira, eta Gasteizko udalerrian egin dira.
- Txikizkako operadorearen kontrol bat egin da, eta Gasteizko txikizkako saltoki bateko apalategiak egiaztatu dira. Protokoloaren bidez, saltokietan agerian egoten diren hainbat alderdi kontrolatu dira, zehazki: ordainketa-informazioa, entrega-epeak eta erreklamazioak, prezioak, eskaintzak, hizkuntza-eskakizunak, merkataritza-praktika desleialak eta erreklamazio-orriak zein kartela.
Ondorioak
Nabarmentzekoa da ez dela ez-betetze bakar bat ere detektatu, eta, beraz, jarduketa guztiak artxibatu egin dira.
Azken aldaketako data:



