Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

07/24 Kontrolaren asken txostena.- 1.3 Programa - "Gizonezkoentzako udaberri-udako oinetakoak"

Helburua

Kontrolaren helburua izan da Euskadin merkaturatzen diren gizonentzako zapatek, bereziki udaberrirako eta udarako zapatek, araudia betetzen dutela zaintzea. Zehapen-izaerako kanpaina izan da.

Kontrolaren garapena

Guztira, 25 aurrez-aurreko ikuskapen egin dira, 5 kontrol web-orrietan eta 10 lagin-hartze. Saltokietako ikuskapenen kasuan, lehentasuna eman zaie prezio merkeak eskaintzen dituztenei eta biltegiko produktuei.

40 ikuskapen egin dira Bizkaian eta Araban apirilaren 2tik maiatzaren 31ra bitartean:

  • Establezimendu fisikoen kasuan, 23 saltoki, handizkako banatzaile bat eta fabrikatzaile bat ikuskatu dira.
  • Bestalde, 10 lagin-hartze ak Gasteizen egin dira. Zapaten laginak bakarrik hartu dira, inolaz ere ez kirol-oinetakoenak, oinetako ortopediko eta babes-oinetakoenak.
  • Web-orrietan egindako 5 ikuskapenetarako, baztertu egin dira produktu anitzeko eta/edo bitartekaritzako plataformak, eta informazioa gaztelaniaz eta prezioak eurotan dituzten web-orrien artean hautatu dira.
  • Horrez gain, ofiziozko 20 ikuskapen egin dira bisitatutako establezimenduetan: erreklamazio-orriak, informazioa emateko kartelak eta tiketak jaulkitzeko modua kontrolatu da.

Lortutako emaitzak

Egindako 25 bisitetatik 10etan ez-betetzeak antzeman dira; horietako batzuk arduradunaren identifikazioarekin edo helbidearekin lotuta zeuden, neurri handiagoan edo txikiagoan, baina kasuen % 20n etiketarik ere ez zegoen. Ez-betetze guztietan zehapen-proposamenak egin dira.

  • 10 laginetatik 3tan atzemandako ez-betetzeak (% 30) arau-hauste berarekin lotuta daude: arduradunaren identifikazio edo helbide falta .
  • Zuzeneko salmentako webguneetan egindako ikuskapenetan, ez-betzetzeak dituen webgune bat detektatu da, ez-betetze guztiak etiketekin lotuta daude eta, zehazki, erabilitako materialak ez dira zehazten arauan ezarritako moduan.
  • Egindako ofiziozko ikuskapen guztiek emaitza onak izan dituzte.

Ondorioak

Hautemandako ez-betetzeek datozen urteetan kontrol gehiago egitea justifika dezakete, kontrol sistematikoaren bidez, edo, hala badagokio, Kontsumobideren kanpaina propio gisa.

Azken aldaketako data: