Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

08/22 Kanpainaren azken txostena: autoeskolak: aurrekontratu eta kontratuko informazioa

Justifikazioa

Edozein automobil-mota gidatzeko gaitzen duten baimen edo lizentzietako bat eskola espezializatuetan eskuratu behar denez, komeni da egiaztatzea kontsumitzaileen eskubideak errespetatzen direla, bai edozein zerbitzu-emailek eman behar duen informazioaren bidez, bai edozein zerbitzu-emailek behar bezala funtzionatzeko nahitaezkoak diren dokumentuak betez.

Oro har, eremu honetan honako ez-betetze hauek salatu ohi dira:

  • Enpresen ekintza engainagarriak, kontsumitzailea nahas dezaketenak eta haren portaera ekonomikoan eragina izan dezaketenak.
  • Kontsumitzaileari ez zaizkio jakinarazten ondasunen edo zerbitzuen ezaugarri nagusiak.
  • Ez da ematen aurrekontratuaren dokumentazioa, beharrezkoa den informazioarekin.

Helburua

Kanpaina honen helburua merkataritza-eskaintza eta publizitatea kontrolatzea izan da, kontsumitzaileei helarazten zaien informazioa zaintzea, ikuskatu beharreko establezimenduetako kontratuen edukia eta forma zaintzea, bai eta dagozkien fakturen existentzia eta edukia ere.

Kanpainaren izaera

Kanpaina horrek zehapen-izaera izan du.

Establezimenduak

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak emandako autoeskolen zerrenda osatzen dutenen artetik hautatu dituzte. Kontsumobideren aurrean 2021 eta 2022 urteetan autoeskolen aurka aurkeztutako erreklamazioak kontuan hartu dira eta autoeskola horiei eman zaie lehentasuna.

Gauzatzeko epea

Kanpaina 2022ko uztailean gauzatu da.

Kanpainaren garapena

Guztira, 22 ikuskapen egin dira:
Erandioko KIUBak Bizkaian egindako ikuskapenetan lagundu du, eta bi ikuskapen egin ditu.

Lortutako emaitzak

Egindako 22 ikuskapenetatik 14tan antzeman dira ez-betetzeak, hau da, % 63,64tan.

Ez-betetze ohikoena kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erreklamazioei erantzuteko prozedurari buruzko informaziorik eza izan da, baita gatazkak konpontzeko judizioz kanpoko sistemari buruzko informaziorik eza ere. Gabezia hori bai eskaintzan bai aurrekontratuko informazioan hauteman da (% 47,60).

Beste ez-betetze batzuk izan dira, besteak beste, merkataritza-eskaintzan eta aurrekontratatuan beharrezkoa den informazioari dagokionez, izen soziala eta izen komertziala ez aipatzea, ez eta ordainketa-prozedurak, kontratuaren iraupena edo azken prezio osoa edo banakatua ere.

Kontratuaren dokumentazioari dagokionez, hainbat ez-betetze antzeman dira, hala nola abusuzko klausulak egotea, irakaskuntza-kontratu bat ez sinatzea, bi aldeen eskubideak eta betebeharrak zehazten dituena, edo kontratuaren funtsezko baldintzak jasotzen dituen egiaztagiririk ez ematea, kontratazioaren baldintza orokorrak barne, kontsumitzaileak onartu eta sinatuta.

Fakturei dagokienez, kasu batzuetan ez dira egin, eta, edukiari dagokionez, antzemandako akatsek zerikusia dute hauek ez agertzearekin: eragiketaren data, emandako zerbitzuaren deskribapena, zerbitzuaren ordainarazlearen izen-abizenak, izena edo izen soziala, edo aplikatutako zerga-tasa. 

Kasuen % 18,20an ez dago ez erreklamazio-orririk ez kartelik. 

Jarduketak amaitzea

Egindako 22 jarduketak 14 zehapen-proposamenekin amaitu dira, eta 8 ikuskapen artxibatuta.

Ondorioak

Egindako jarduketetatik ondoriozta daiteke establezimenduan azaldutako publizitateari eta iragarkiei buruzko zenbait alderdi hauteman eta zuzendu direla. Ez-betetzeen ehuneko handienak aurrekontratuaren informazioari eta dokumentazioari buruzkoak izan dira (erreklamazio-prozedurak, enpresaburuari buruzko informazioa, ordaintzeko moduak edo prezioak…).
Aztertutako kontratuei dagokienez, ez-betetzeak txikiagoak izan dira (beharrezko informazioa ez duen kontratua, edo abusuzkotzat jotzen den klausularen bat sartzea), eta fakturen kasuan, batzuetan ez dute nahitaezko daturik izan (data, emandako zerbitzuak…).

Beraz, komeni da kontsumitzaileak autoeskola bateko zerbitzuak kontratatzea erabaki aurretik jasotzen duen informazioari arreta ematen jarraitzea, erabakiak berme guztiak dituela ziurtatzeko. Bestalde, nahiz eta kanpaina honetan kontratuetan antzemandako abusuzko klausulen ehunekoa ez den handia izan, etorkizunari begira gai hori kontrolatzen jarrai daiteke, baita aldez aurretik informazio-kanpainak eginez ere.

Azken aldaketako data: