08/25, 21/25 eta 25/25 kontrolaren azken txostena: ''Produktu ekologikoak: oloa, garbantzu lehorrak, tipulina, brokolia eta mandarina''
Kanpainaren helburua eta garapena
Merkatua zaintzeko jarduera hauen helburu nagusia produktu ekologikotzat etiketatutako elikagaiek kontsumo-araudia eta aplikatu beharreko legeria betetzen dutela egiaztatzea da.
Kontrolek zehapen-izaera izan dute, eta Araba eta Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuek egin dituzte.
Honako kontrol hauek egin dira:
- Olo ekologikoaren kontrol sistematikoa (C 08/25): 2 lagin-hartze ontziratutako olo ekologikoan.
- Garbantzu lehor ekologikoen kontrol sistematikoa (C 21/25): 3 lagin-hartze ontziratutako garbantzu lehor ekologikoetan.
- Tipulina, brokolia eta mandarinaren kontrol sistematikoa (C 25/25):
- Produktuen kontrola protokolo bidez (C 25/25-1): 5 ikuskapen establezimendu fisikoetan.
- Operadoreen kontrola protokolo bidez (C 25/25-2): 3 operadore ikuskatuta.
Jasotako emaitzak.
Jarraian, kontrol-maila bakoitzean lortutako emaitzak zehazten dira:
- Olo ekologikoa (C 08/25)
Egindako 2 lagin-hartzeetan ez da ez-betetzerik antzeman.
- Garbantzu lehor ekologikoak (C 21/25)
Egindako 3 lagin-hartzeetan ez da ez-betetzerik antzeman.
- Tipulina, brokolia eta mandarina (C 25/25)
Egindako 5 produktu-ikuskapenetan ez da etiketatze-arloko ez-betetzerik hauteman.
Ikuskatutako 3 operadoreek produktu ekologikoak merkaturatzeko betebeharrak betetzen dituzte.
Jarduketa guztiak artxibatu dira, arau-hausterik hauteman ez delako.
Ondoriak
Lortutako emaitzak kontuan hartuta, ez da beharrezkotzat jotzen kanpaina honetan aztertutako produktu ekologikoen gaineko kontrol sistematikoekin jarraitzea.
Azken aldaketako data:



