Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

12/25 kontrolaren azken txostena: 1.4 programa. 'NBE (norbera babesteko ekipamendua). OINAK ETA HANKAK BABESTEA. SEGURTASUN-OINETAKOAK'

Kanpainaren helburua eta garapena

Merkatua zaintzeko jarduera hauen helburu nagusia da Euskadin merkaturatzen diren segurtasun-oinetakoek (NBE taldearen barruan) araudia betetzen dutela zaintzea. Kontrol honek zehapen-izaera izan du, eta 2025eko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean egin dira ikuskapenak Gipuzkoan.

 Guztira 18 jarduketa egin dira, honela banatuta kontrol-motaren arabera:

  • Produktua aurrez aurre ikuskatzea (C 12/25-1)

Guztira 10 jarduketa egin dira. Kontrolatu beharreko 10 produkturi aplikatu zaie horretarako prestatutako protokoloa.

Gainera, ofiziozko 2 ikuskapen egin dira, bisitatutako establezimenduetan erreklamazio-orriak eta iragarpen-kartela daudela egiaztatzeko.

  • Kontrola online merkataritzan (C 12/25-2)

Protokolo bidezko 5 ikuskapen egin dira kontrolatu beharreko segurtasun-oinetakoak merkaturatzen dituzten webguneetan.

  • Dokumentu-ikuskapena (C 12/25-3)

Aurretik txikizkako banatzaile batekin aurrez aurre egindako kontroleko produktuetako batekin egin da dokumentu-ikuskapena.

Jasotako emaitzak

Jarraian, kontrol-maila bakoitzean lortutako emaitzak zehazten dira:

  • Produktua aurrez aurre ikuskatzea (C 12/25-1)

Egindako 10 jarduketetan ez da ez-betetzerik antzeman. Era berean, erreklamazio-orriei eta horiek iragartzeko kartelari buruz ofizioz egindako ikuskapenek ez dute ez-betetzerik aurkeztu.

  • Kontrola online merkataritzan (C 12/25-2)

Protokolo bidezko 5 ikuskapen egin dira, eta horietan ez da ez-betetzerik gertatu.

  • Dokumentu-ikuskapena (C 12/25-3)

Dokumentazioak aplikatu beharreko araudia betetzen ez duela egiaztatu denez, produktuaren arduradunari zehapen-espedientea irekitzea proposatu da.

Ondoriak

Aurrez aurreko eta online egindako ikuskapenetan ez-betetzerik antzeman ez denez, ez da beharrezkoa ikusten segurtasun-oinetakoak kontrolatzen jarraitzea.

Azken aldaketako data: