14/25 kontrolaren azken txostena: 1.7 programa. 'Turismoetako pneumatikoak'
Kanpainaren helburua eta garapena
Merkatua zaintzeko jarduera hauen helburua da turismoetako pneumatikoek (C1) etiketatzeari buruzko araudia betetzen dutela egiaztatzea. Kontrolak zehapen izaera izan du, eta ikuskapenak Arabán egin dira 2025eko ekainaren 30etik uztailaren 15era.
Guztira 7 jarduketa egin dira, honela banatuta kontrol-motaren arabera:
-
Produktua aurrez aurre ikuskatzea (C 14/25-1)
5 kontrol egin dira protokolo bidez, 5 marka komertzialetako produktuei, Vitoria-Gasteizko 3 establezimendutan.
- Kontrola online merkataritzan (C 14/25-2)
Ikuskapen bakarra egin da. Kontrolatutako webguneak 2024an ez-betetzeak izan zituen, eta oraingoan informazioa behar bezala eguneratuta zegoen egiaztatu da.
- Dokumentu-ikuskapena (C 14/25-3)
Ikuskapen dokumental bat egin da etiketa eta produktu-informazioaren fitxa egiazkoak direla egiaztatzeko. Aurrez aurre ikuskatutako pneumatikoetako bat aukeratu da.
Jasotako emaitzak
Jarraian, kontrol-maila bakoitzean lortutako emaitzak zehazten dira:
- Produktua aurrez aurre ikuskatzea (C 14/25-1)
Kontrolatutako 5 produktuetatik batek ere ez du ez-betetzerik izan. Hala ere, 2 kasutan ez da erosketa-fakturarik aurkeztu, eta zehapen-espedientea irekitzea proposatu da.
- Kontrola online merkataritzan (C 14/25-2)
Egindako ikuskapen bakarrean %100eko betetzea egiaztatu da. Ez da ez-betetzerik hauteman.
- Dokumentu-ikuskapena (C 14/25-3)
Aztertutako pneumatikoaren dokumentazio teknikoak ez du ez-betetzerik.
Ondoriak
Ez-betetzerik atzeman ez denez, ez da beharrezkotzat jotzen turismoetako pneumatikoen (C1) etiketatzeari buruzko informazioa kontrolatzen jarraitzea.
Azken aldaketako data:



