18. kategoria: "Alkoholik gabeko edariak: ura, zukuak eta deribatuak eta freskagarriak"
Kanpainaren helburua, izaera eta motibazioa
Jarduera hauen helburua da alkoholik gabeko edarien etiketetan nahitaezko informazioari buruzko araudia betetzen dela egiaztatzea, produktuen kalitatea kontrolatzea eta, hala badagokio, dagozkion neurri zuzentzaileak eta zehapen-neurriak hartzea. Kontrolak zehapen izaera du eta Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuari dagokio instrukzioa egitea.
Kontrolaren garapena
Kontrola ontziratutako marka zuriko alkoholik gabeko edarietan egin da: ura, zukuak eta deribatuak eta freskagarriak. Guztira 37 jarduketa egin dira:
Ura
10 protokolo-kontrol egin dira eta 7 lagin hartu dira. Laginak Kalitatearen Ikerketa eta Kontrol Zentrora (CICC) bidali dira aztertzeko.
Zukuak eta deribatuak
10 protokolo-kontrol egin dira laranja, mertxika eta anana barietateetako fruta-zuku eta deribatuetan.
Freskagarriak
10 protokolo-kontrol egin dira.
Jasotako emaitzak
Ura
Egindako 10 ikuskapenetatik batek ere ez du ez-betetzerik izan (%0).
Aztertutako 7 laginek araudia betetzen dute: aztertutako produktuen %100a ados dago araudiarekin.
Zukuak eta deribatuak
Egindako 10 ikuskapenetatik batek ere ez du ez-betetzerik izan (%0).
Freskagarriak
Egindako 10 ikuskapenetatik batek ere ez du ez-betetzerik izan (%0).
Ondorioak
Egindako kontroletan ez-betetzerik hauteman ez denez, ez da beharrezkotzat jotzen ontziratutako uraren, ontziratutako zuku eta deribatuen eta ontziratutako freskagarrien kontrolak errepikatzea.
Azken aldaketako data:



