18/23 : '1.8 programa.- ''Zukugailu elektrikoak'' kanpainaren azken txostena
Helburua
Euskadiko zukugailu elektrikoak kontrolatzea da helburua, eta araudia bete eta arriskurik ez dutela egiaztatzea.
Kanpaina zehatzailea izan da, Kontsumobideren Kontrol Sistematikorako Urteko Planean sartuta dagoena.
Kontrolaren garapena
5 establezimendu bisitatu dira Araban (hiru txikizkari, handizkari bat eta fabrikatzaile bat), eta 5 lagin hartu dira. Gainera, ofiziozko 3 ikuskapen egin dira, bisitatutako establezimenduetan erreklamazio-orriak, orri horiek iragartzeko kartela eta tiketak ematen direla ziurtatzeko.
Emaitzak
Positiboki nabarmentzekoa da ez dela ez-betetze bakar bat ere antzeman, eta, beraz, jarduketa guztiak artxibatu egin direla.
Azken aldaketako data:



