Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

Aisialdian erabiltzen diren Norbera Babesteko Ekipamenduen (NBE) ikuskapenaren emaitzak

Helburua

Aisialdiko zenbait jardueratan erabiltzen diren Norbera Babesteko Ekipamenduek aurrez finkatutako zenbait eskakizun bete behar dituzte, eta kanpaina honen xedea da horiek betetzen diren ala ez aztertzea.

Kanpainak izaera zehatzailea du.

Ikuskatutako produktuak

Kanpaina aisialdian erabiltzen diren NBE guztietara zuzendu da, motozikletetan erabiltzeko osagarriak eta eguzki-babeserako ehunak barne.

Gauzatze-epea

Kanpaina hau 2019ko urrian egin zen. 

Kanpainaren nondik norakoak

Alde batetik, 50 ikuskapen egin dira, lurraldeka honela banatuta:

  • Araban: 15 ikuskapen
  • Bizkaian: 20 ikuskapen
  • Gipuzkoan: 15 ikuskapen

Aisialdian erabiltzen diren ikusgarritasun handiko txalekoen laginak ere hartu dira. Guztira, 4 lagin izan dira: 2 Araban eta 2 Gipuzkoan.

Lortutako emaitzak

Ez-betetzeen kopurua handia izan da: zehazki, 47 ez-betetze, 50 ikuskapenetatik; hortaz, guztizkoaren % 94.

Honako hauek izan dira ez-betetze nagusiak:

  • CE adostasun-adierazpena falta da (% 65,63).
  • EB adostasun-adierazpena falta da (% 60,53).
  • Produktuak ez du CE adostasun-markarik (% 6,25).

Aztertutako 4 txalekoetatik, 3k zituzten akatsak: bat ehungintzako produktu gisa etiketatuta zegoen, eta hori NBEen araudiaren aurkakoa da; beste batek etiketa ez zuen gaztelaniaz, eta, gainera, araudi zaharkitu baten araberako erreferentzia zuen.

Dena den, hirugarren kasua da kezkagarriena: zerrenda islatzaileak ez zuen betetzen ezarritako gutxieneko zabalera, eta horrek segurtasunari eragin diezaioke. Hori horrela, alerta-sarean sartu da kasua. 

Ondorioak

Araudiak aldatuz doazenez, enpresek ere eguneratu behar dute NBEetan jarri behar den edo kontsumitzailearen eskura jarri behar den dokumentazioari eta markaketari dagozkion eskakizunetara egokitzeko. Hori horrela, etorkizunean kanpaina hau berriz egitea gomendatzen da, enpresak pixkanaka araudi berrira (EB 2016/425 Erregelamendua) egokitzen doazen ala ez aztertzeko.

Izapidetu dira dagozkion espediente zehatzaileak.

Azken aldaketako data: