Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

Argitalpen-data: 2016/04/11

'Norbera babesteko eskularruak' ikuskapen-kanpainaren emaitzak

 

Kanpainaren xedea

Egiaztatzea norbera babesteko ekipamenduen (NBE) eskularruek betetzen dituztela ondoren zehaztutako arauen etiketatze- eta konposizio-aginduak: “eskularruen betekizun orokorrei buruzko UNE-EN-420 araua” eta Norberaren babeserako ekipamenduei buruzko 1407/92 Errege Dekretua.

Noiz egin zen

Kontrola 2015eko irailaren bigarren astean egin zen, ikuskaritza-jardueren egutegiaren barruan, zeina batera ezarri baitzen autonomia erkidegoen eta Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziaren artean (AECOSAN). 

Egindako jarduketak

Kanpainan, hamar lagin hartu ziren: eskularru pare bat eta Kalitatearen Ikerketarako eta Kontrolerako Zentrora (CICC) bidali zen, azter zezaten.  Kontsumobideren Bizkaiko Lurralde Zerbitzua arduratu zen laginak hartzeaz, zeinak erakusgarriak izan baitziren. Eskularruak toki hauetan hartu ziren: azalera handiak, brikolajean espezializatutako dendak eta, babeserako eta lanerako materiala saltzen duten establezimenduak.

Emaitzak

Bidalitako hamar laginetatik, bi lagin bat zetozen araudiarekin; zazpi ez zetozen bat; eta batean ez zen irizpenik eman.

Ez-betetze gehienak gertatu ziren etiketatuaren zehaztapenetan: laginetako bat arautu gabeko CE marka zeraman; beste batek ez zuen zuzen ematen hauei buruzko arrisku-mailak: erresistentzia, ebaketa, urradura eta zulatzea; bi produktuk ez zuten ematen arduradunaren helbidea, eta artikuluetako seik ez zuten informazio-liburuxkarik.

Era berean, azterketak adierazi zuenez, marketako batek iragarritako osaera ez zen benetakoa. Etiketak zioen eskularruak nylonekoak zirela, poliesterrekoak zirela esan beharrean.

Ondorioak

Emaitzek frogatu dutenez, norbera babesteko ekipamenduen eskularruetako etiketatuan antzeman dira ez-betetze nagusienak.