Martxoaren 15ean ospatzen da Kontsumitzaileen Eskubideen Mundu Eguna
Argitalpen-data:

Egun horretan Kontsumobide kalera aterako da, kontsumitzaileengandik gertuago egoteko.
Hemen aurkituko gaituzu:
- Bilbao Areatzako zubian: Kontsumoaren inguruko jolasak. Parte hartzen dutenek saria jasoko dute. Informazio-stand bat egongo da. Ordutegia: 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era
- Gasteiz Azoka Plazan: 20 euroko 10 bonu zozkatuko dira eta informazio-stand bat egongo da. Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.
- Donostia Gipuzkoa Plazan:informazio-stand bat. Ordutegia: 10:30etik 14:30era
Informazio-standetan liburuxkak eta dibulgazio-materiala banatuko da, kontsumitzaileei beraien eskubideen inguruan informatzeko.
Zain gaituzu!



